Kategoriaren artxiboa: Zentral termikoak

Kastejongo zentral termikoak

Planifikatzen ez duen eta enpresa handiei mesede egiten dien Nafarroako energia plana

    es 21 Abe 2022 - Energia, Hondakinak eta errausketa, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Zentral termikoak

    Nafarroako Gobernuak hilaren 30ean bukatuko den parte-hartze prozesu bat aurkeztu du, Nafarroako Plan Energetiko berriaren zirriborroa eztabaidatzeko. Prozesu honek hilabete t’erdi bat baino zertxobait gehiago iraun du, 600 orrialdeko dokumentu bat aztertzeko eta beroni ekarpenak eta alegazioak aurkezteko. Dokumentu luze honen eskemak egun indarrean dagoen plan energetikoarenarekin antz handia du eta honako gaiak aurki daitezke: produkzio elektrikoa, energia eolikoa, biomasaz sortutakoa, elektrizitate eta gas hornikuntzarako sareak, mugikortasuna eta honen energiarekiko erlazioa eta, azkenik, komunitate energetikoaren eta auto-konsumoaren gaiak jorratzen dituzten kapituluak.

    Jarraitu irakurtzen

    Castejongo zentral termiko ilegalak zuritzeko saiakera berria

      es 21 Eka 2021 - Prentsa oharrak, Zentral termikoak

      Nafarroako Gobernua dokumentu berri bat prestatzen ari da Castejongo zentral termiko zaharkituak, gutxi erabilitakoak eta legez kanpokoak, balioztatu eta martxan mantentzeko. Zentral horietan elektrizitatea ekoizten dute gas naturala erreta. Duela gutxi, jendaurrean jarri du 3 zentralen Ingurumen Baimen Bateratuaren berrikuspena, Teknika Erabilgarri Onenei egokitzen zaizkien egiaztatzeko, Europatik datorren legeriak xedatzen duen bezala.

      Jarraitu irakurtzen

      Bai Garoña eta baita ere Kastejongo zentral termiko ilegala eraistea eskatzen ditu Sustrai Erakuntzak

        es 4 Abu 2017 - Audio eta bideo, Energia, Prentsa oharrak, Zentral termikoak

        Elerebroko Zentral Termikoa, Kastejonen.Nafar Gobernuak bitan eskatu du Santa María de Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren itxiera, egun hauetan. Lehen alegazio bat aurkeztu zuen zentralaren ustiapenaren baimena berritzeko enpresak egindako eskaera ukatzeko. Eta aste honetan Españako Gobernuak zentrala ixteko hartu duen erabakia txalotzeko… Baina testu osoa irakurtzen jarraitu baino lehen, Ser katean egindako elkarrizketa hau entzun dezakezu (gazteleraz): Jarraitu irakurtzen

        Nafarroako Plan Energetikoak Kastejongo zentral termiko ilegala ixteko eta eraisteko barnera dezala eskatu du Sustrai Erakuntzak

          es 11 Uzt 2017 - Energia, Prentsa oharrak, Zentral termikoak

          Kastejongo Zentral TermikoakNafar Gobernuak bere ondorioak aurkeztu ditu dagoeneko Nafarroako Plan Energetiko Horizonte 2030ri buruz. Aipatutako planifikazio horretan aipatzen denez, Nafarroak energia berriztagarrien erabilpena nabarmenki handituko luke etorkizunean. Baina, proposatutako Planak ordea, indarrean mantentzen ditu Nafarroan erregai fosilekin energia elektrikoa sortzen duten instalazio handienak. Hots, Justizia epaitegi ezberdinek legez kanpokotzat jo dituzten instalazioak hain zuzen ere. Jarraitu irakurtzen

          Auzitegi Gorenak berretsi du Castejongo zentral termiko bat legez kanpokoa dela

            es 28 Urr 2016 - Prentsa oharrak, Zentral termikoak

            Elerebroko zentral termikoa, Castejonen.Epai judizial (PDF, 685 Kb) berri batek Castejongo zentral termiko bat martxan jarraitzerik galarazi du. Azpiegitura hauek jaso duten hainbat sententzietako beste bat izan da oraingoa. Hau ikusi ondoren zentralen eraispena aztertu beharrean gaudela uste dugu, oraingo Nafar Gobernuak egin beharko duena, orain Energia Plan berria eztabaidatzen ari garenean. Gure webguneko artikulu honetan informazioa gehitu dugu, eta Nafar Gobernuari galdera batzuk luzatu… Jarraitu irakurtzen

            “Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburuaren aurkezpena

              es 21 Urr 2014 - Biomasa errausketa, Energia, Haustura hidraulikoa, Hondakinak eta errausketa, Oinarrizko dokumentuak, Sustraiko txostenak, Tentsio altuko linea, Zentral termikoak

              Liburuaren azala euskerazEuskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida” liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari. Jarraitu irakurtzen

              Nafarroako Gobernuak ez ditu epai judizialak betetzen

                es 27 Ots 2014 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Zentral termikoak

                Sustrai Erakuntzaren beste pretsaurreko batArtikulu honetan Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuak ingurugiroari buruzko hainbat legediaren aurkako jarduera pilatu dituela salatu nahi du. Hala nola, AHTaren zuzeneko exekuzioa nahiz eta Ingurugiroaren gaineko Eraginen Deklarazioa baliogabea izan, AHTaren gaiarekin lotuta informazioaren eskuratzea eta parte hartze publikoaren ukatzea eta Castejongo zentral termikoen mantentzea egoera guztiz ilegalean. Baina komunikatu irakurri baino lehen gure kide den Pablo Cadena Ser irratian eginiko elkarrizketa entzun dezakezu ere, bai hemen edo archive.org webgunean (elkarrizketa erdaraz dago, barkatu eragozpenak): Jarraitu irakurtzen

                Sustrai Erakuntzak Europako Parlamentuan azaltzea eskatu du Kastejongo zentral termikoaren arazoa argitzeko

                  es 29 Abu 2013 - Prentsa oharrak, Zentral termikoak

                  Central térmica de Castejón

                  Kastejongo zentral termikoak gaur egun legez kanpokoak dira, Erriberako Zentral gehiagorik Ez Plataformak bultzatu dituen errekurtsoen ondoren. Errekurtso hauek Plataformaren aldeko lau sententzietan ebatzi dira. Hala ere, epaitegietako erabaki hauek ez dute Zentralen erabilera gelditu ezta hauek sortzen dituzten giza eta ingurumen inpaktuak ebatzi. Plataformak, Sustrai Erakuntzaren bidez, Europako Parlamentura jo izana eragiten du zuzenbidea behar bezala ez bete izanagatik. (Prentsa oharraren textuak erderaz jarraitzen du, barkatu eragozpenak) Jarraitu irakurtzen