Kategoriaren artxiboa: Prestazio Handiko Trena (AHT)

Abiadura Handiko Nafar Korridorea

Sustrai Erakuntzak Etxabakoizko AHTaren geltokiaren aurkako alegazioak egiteko deia egin die herritarrei

    es 22 Api 2024 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Tresnak

    Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri du Iruñean AHTaren geltoki berria egiteko proiektuaren Udalaz Gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa, Etxabakoitz auzoan kokatuko dena. Gobernuak berak iragarri nahi izan duenez, hirigintza-proiektuaren berrindartze honek hasieran planifikatutakoa baino ia 3.000 etxebizitza gehiago ekarriko ditu. Informazioaren arabera, zehazki, PSIS edo UGPSaren aldaketak “eremuan aurreikusitako etxebizitzak 9.758tik 12.193ra igotzea dakar”, eta honek esan nahi du proiektuaren “bizitegi erabilera %24a handituko” dela. (Alegazioa nola egin, behean…)

    Jarraitu irakurtzen

    Bada alternatibarik, AHT gelditzeko garaiz gaude

      es 17 Api 2024 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

      Datorren larunbatean, apirilaren 20an, Trenaren aldeko manifestazioa antolatu dute Altsasun. Sustrai Erakuntza Fundazioaren iritziz, mobilizazio honek aukera bikoitza eskaintzen digu. Batetik, Abiadura Handiko Trena (AHT) gaitzestea, proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomiko eta energetikoen xahutzailea delako. Bestetik, beste behin ere, azken urteotan egin dugun bezala, Tren Publiko eta Sozial baten beharra eskatzea, badagoelako alternatibarik.

      Jarraitu irakurtzen

      AHTak, linea elektrikoek eta orain eguzki poligono batek Tafallako Juncal aintzira setiatu dezakete

        es 1 Abe 2023 - AHTren eraginak, Energia, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT), Tentsio altuko linea

        Tafallako Juncaleko aintzira babestutako eremu naturala da, Kontserbazio Bereziko Eremu eta Erreserba Natural gisa. Eta hau halaxe da bertan aurki ditzakegun animalia espezie ugariei esker, besteak beste, koartza eta mirotz espezieak. Bi kasuetan, inguruan habiak egiten dituzten espezieak dira, eta tamaina txikiagoko beste espezie batzuekin batera bizi dira, batez ere anfibioekin. Zenbait hegazti migratzailek ere erabiltzen dute aintzira, eta uretako ugaztunek ere bisitatzen dute, igarabak eta bisoi europarrak, esaterako. Hori guztia lezkadiez eta fenalarrez osatutako aintzira-ekosistema garrantzitsu bati esker.

        Jarraitu irakurtzen

        AHTrako zundaketak berehala gelditzearen aldeko bizikleta martxaren ekitaldiak

          es 23 Abu 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

          Sakanan eta Goierrin AHTrako zundaketa geologikoak egiteko baimen-eskaeren uholdearen aurrean, AHT Gelditu Nafarroa, AHTrik ez Lautada, Landarlan, Otsotarrak, Sakana Trenaren Alde eta Sustrai Fundazioak osatutako STOP AHT ZUNDAKETAK / STOP SONDEOS AHT ekimenak bizikleta martxa antolatu du Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotzeko. Sakana, Arabar Lautada eta Goierriko zundaketek afektatutako lurraldeak zeharkatuko ditu martxak abuztuaren 25etik 27ra.

          Jarraitu irakurtzen

          Bizikleta martxa STOP AHT zundaketak! Lurraren alde Sakana, Goierri, Lautada bizirik!

            es 18 Abu 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

            Azken hilabeteotan, Sakanan eta Goierrin AHTrako zundaketa geologikoak egiteko baimen-eskaera ugari egin dira. Zundaketa horien helburua AHTaren Nafarroako korridorea eta Euskal Y-a lotzeko bi aukerak aztertzea da: bata, Ezkiorainokoa, Aralarko mendigune osoa zulatuz eta bestea, Gasteizerainokoa, Sakana zein Lautada zeharkatuz.

            Jarraitu irakurtzen

            STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak Sakanako eta Goerriko AHTren zundaketen aurka mobilizatzeko deia egin du

              es 23 Eka 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

              Nafarroako Korridorearen eta Euskal Y-aren arteko loturan AHTren lanak aurrerago egiteko finka partikularretan eta publikoetan zundaketak egiteko asmoa ikusita, STOP AHT ZUNDAKETAK ekimenak (AHT Gelditu, Landarlan, Otsotar, Sakana Trenaren Alde eta Sustrai Erakuntza fundazioa) ekainaren 27an, asteartea, 19:00etan Lakuntzako plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deia egiten du, “AHTren zundaketak STOP” lelopean.

              Jarraitu irakurtzen

              Sustrai Erakuntza fundazioak deia egiten du Nafarroan Abiadura Handiko Trenaren obrak gelditzeko

                es 25 Mai 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                Azken asteotan, Espainako eta Nafarroako Gobernuak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanekin aurrera egiten tematzen ari dira. Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agentzia Ministerioaren ekimenez, Sakanako Udalak jakinarazpenak jasotzen ari dira 2023ko maiatzetik irailera bitartean beren herrietan zundaketa geoteknikoak egiteko, AHTa Euskal Y-arekin lotzeko alternatiben azterketaren barruan. Prospekzio horiek egiteko, eragindako lurzatiei eta jabeei buruzko informazioa ematera behartzen dira udalak.

                Jarraitu irakurtzen

                Merkantzietarako eraikitzen ari diren AHTak ez du Nafarroan merkantziarik eramanen

                  es 11 Mai 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                  Duela aste batzuk aurreratu genuen bezala, Abiadura Handiko Trenaren proiektuak hauteskunde garaian jarri dira jendaurrean bai Iruñerrian, bai Erriberan. Talde politiko batzuei errentagarria egiten zaie AHTa eraikitzeko iragarkiak egitea, nahiz eta errealitateak esaten digun azpiegitura handi horren eraikuntzarekin gizarte guztiak galtzen duela. Eta zentzu guztietan galtzen dugu: zentzu ekonomikoan, gehiegizko kostuagatik; zentzu sozialean, AHTa martxan jartzeak dakarren tren-zerbitzuaren okerragotzeagatik; eta zentzu ekologikoan, ingurumenarentzat dituen ondorio larriengatik.

                  Jarraitu irakurtzen

                  Sustrai Erakuntzak Iruñerriko AHT proiektuetarako eta Etxabakoizko geltokirako bere iradokizunak aurkeztu ditu

                    es 13 Mar 2023 - Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

                    Hauteskunde garaia itzuli da eta Abiadura Handiko Trenaren gaia berriro dira hizpide. Azken informazioen arabera, datozen hilabeteetan Zaragoza-Castejon eta Iruñerriko tarteen trazaduraren hasierako azterketak aurkeztea aurreikusten da. Baina, gainera, azken kasu honetan, Etxabakoitz auzoko hirigintza-proiektua ere berraktibatu dute orain. Ia 12.000 etxebizitzako “pelotazoa izan da, hau da, hasieran planifikatu baino ia 3.000 etxebizitza gehiago.

                    Jarraitu irakurtzen