Sustrai Erakuntza Olaztiko porlandegian hondakinak erraustearen kontrako manifestazioari babesa ematen dio

Manifaren kartelaSustrai Erakuntza fundazioak Olaztiko Cementos Portland enpresak egin nahi duen hondakin errausketaren kontrako manifestazioari babesa ematea erabaki du. Olatzagutiako Cementos Portland-en hondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak antolatzen du manifestazioa, eta Nettoko aparkalekutik abiatuko da, hurrengo larunbata, Uztailak 16a, arratsaldeko 19:30etan. Ondoren komunikatuaren laburpen bat:

Olatzagutiako Cementos Portland-en hondakinen errausketaren kontrako Altsasuko herritarren plataformak uztailaren 16rako “Errausketarik ez Cementos Portlanden. No a la incineración de residuos en Cementos Pórtland” lelopean manifestaziorako deialdia egiten du.

Stockholmeko itunak, porlandegietako errausketa dioxina, furano eta metal astunen igorle nagusietako bezala identifikatzen du, minbizi eragile nagusiak direnak eta zeinen aurrean ez dagoen esposizio babes maila segururik.

Mundu osoko milaka medikuk eta zientzilarik ohartarazten dute gizakien, animalien, airearen eta uraren osasunerako errausketak dakartzan arriskuez eta 33.000 baino gehiagok Europako Parlamentuaren aurrean ofizialki adierazi dute hauxe.

Errausketa da zalantzarik gabe, hondakinak kudetazeko erarik arriskutsuena eta jasangaitzena, gizakion osasuna eta ingurumena larriki kaltetzen dituena eta bere eraginpeko lurraldearen garapenean ez laguntzeaz gain, bertako baliabideak suntsitzen dituena.

NHKPI-ren (Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plana) aurkezpenak errausketaren eztabaida piztea ekarri du Nafarroan. Eztabaida honek agerian utzi du hondakinak erraustearen kontrako jarrera gizartean eta hauek gutxitzean, berreskurtzean eta berrerabiltzeran oinarritutako alternatibak direla indarrean jarri beharrekoak.

Hala ere eta jarduera hau porlandegiko labeetan martxan ez jartzeko 3.200 sakandarrek adierazitako nahia aintzat hartu gabe, maiatzaren 26an Nafarroako Gobernuak Olatzagutiako Cementos Portland Valderribas enpresari orain arte porlana ekoizteko duen baimena aldatu dio, horrela bere instalazioak berrantolatzea eta errausketarako eta hondakinak kudeatzeko berriak eraikitzea ahalbideratzen diolarik. Argi esanda, Portland porlandegi eta bide batez hondakin errauskailu bihurtzeko baimena eman dio.

Horrela enpresa pribatu bati baimen xume bat emanez (erakusketa publikorik ere egin gabe), errausketa martxan jarriko da Nafarroan.

Bestalde, NHKPI-an bertan balioztatze energetikorako instalazio bat kokatzeko kontuan hartu behar diren irizpideak baztertuz, hala nola, dagoeneko kutsadura maila altua, gasen ihesbiderako eragozpenak, herri, parke natural eta ur-iturrien hurbiltasuna, …, errausketa jarduera bat baimendu behar da, irizpide horien arabera inoiz baimendu behar ez litzatekeen kokapenean. Eta hori dena porlandegi bat bertan egote hutsagatik.

Manifaren kartela