Subiranotasun energetikoari buruzko hitzaldia Lakuntzan

Zikloaren kartelaSustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, subiranotasun energetikoa jorratuz batez ere. Hitzaldia hurrengo ostirala, ekainak 28, arratsaldeko 18:30etan, Lakuntzako plazan izango da. Tafalla - Dicastillo - Itsaso goi tentsioko linearen kontrako ziklo baten barnean kokatzen da hitzaldia.

Hitzaldian "Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan" txostenaren laburpena aurkeztuko da. Txosten honetan energia subiranotasuna oinarri bezala planteatzen da honako eztabaidetarako: baliabideen kontrola, energi eredua eta pertsonengan duen eragina, ingurua eta erabakitzeko ahalmena zeinek izan behar duen.

Hitzialdiaren eguna: 2013ko ekainak 28, ostirala.
Ordua: 18:30etan.
Lekua: Lakuntzako plazan.

Zikloaren kartela