Nafarroako proiektu jasangaitzaren ikuspegia

    es 22 Abu 2016 - Audio eta bideo, Oinarrizko dokumentuak, Sustrai Erakuntza fundazioa, Sustraiko txostenak

    Imagen del mapa de conflictos de NavarraJarraian erakusten dizuegu egun Sustrai Erakuntza Fundazioak ezagutzen duen Nafarroan diren ingurumen-gatazken mapa. Modu laburrean azaltzen dugu gatazka bakoitza zertan den eta, horrekin batera, informazioa zabaltzeko lotura bana duzue. Tresna honek, gatazken egoera ezagutzeko aukera baliagarria izateaz gain, aukera ematen du Sustrai Erakuntzaren jardunen ikuspegi zabala izateko (eta beste batzuetaz ere, nahiz eta ez bete nahi bezala).

    Xorroxin Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu ere gai honi buruz:

    Proiektu hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu, agian interesatuko zaizu “Azpiegituren aurkako erresistentziak Nafarroan (1975-2016)” dosierra, Txirrinkaren Nafarroako Zutabeak egina. Lurralde honetan 1975tik gaur egun bitartean proiektaturiko azpiegituren aurka eta lurraren aldeko erresistentzi popularren bilduma jasotzen den txosten potolo bat da. Kaleetan ikusi diren gatazkaren kasuak jasotzen du bakarrik.

    Antzeko beste baliabide bat Euskal Herriko Azpiegituren Aurkako Erresistentzien Mapa hau da. Txirrinkaren jendea egina dago ere eta azken hamarkadan egindako herriko borrokak biltzen dituena.

    Eta bukatzeko gure mapa eta ondoren sarrera guztien deskripzioa…

    Ikus mapa pantaila osoan

    Harrobiak eta meategiak

    Zangotza eta Val d´Onsella potasa harrobia (proiektua):
    Zangotza aldera egin nahi dute, Geolcalik sustatua. Proiektu hau oso handia da: egunero 512 bidai aurreikusten dituzte. Meategia Esako urtegitik kilometro batera dago. Kota bajuagoan dagoenez, meategian ura sar daiteke, mendi hegaletan ezegonkortasun sismikoa sortzeaz gain… Argibide gehiago…

    Erreniega potasa-harrobia (proiektua):
    Proiektu hau aurrera atera nahi dute Erreniegan, Geolcali enpresak sustatua. Ez da zehaztu kokapena ezta esplotatzeko teknika (disoluzioa?) ere. Holaxeko meategiek hainbat arazo sortu dituzte: gazitasuna, lur-hondoratzeak, lur andeatuak… Argibide gehiago…

    Zilbetiko magnesita meategia (proiektua):
    Aire zabaleko meategiaren proiektua Alduide mendian dago, Erroko Zilbetetik gertu. Magna enpresak sustatzen du. Eragin latza sortuko luke Babes Bereziko Gunean. Momentuz geldirik dago Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren ondorioz… Argibide gehiago…

    Erdiz magnesita meategia proiektua):
    Aire zabaleko meategiaren proiektua Baztango Erdizko larrean kokatu dute, Magnak sustatua. Eragingo lieke bai ekosistemari, baita abeltzaintzari ere. Proiektua geldirik dago 2008az geroztik, baina enpresak ez du “ahaztu”… Argibide gehiago…

    Mendiaundi silize harrobia (proeiktua):
    Proiektu hau Alduide mendian egiteko da, Erroko Aurizberritik gertu. Eragin handia izanen du Babes Bereziko Gunetzat hartutako mendian. Zatiketak sortu dira biztanleen artean. Argibide gehiago…

    Aritzu ofita harrobia (proiektua):
    Proiektu hau Aritzun egitekoa zen, Anue haranean. Ofita erabiltzen da Abiadura Handiko Trena egiteko, besteak beste. Sustatzaileak atzera egin du ikusi duenean Sustrai Erakuntzak herritarrak aholkatzen zituenean… Argibide gehiago…

    Labaien – Saldias ofita harrobia (proiektua):
    Proiektu hau Beintza-Labaien eta Saldias artean egin nahi zuten, Malerrekan. Sustatzaileak lehenengo herriko semea da, eta azkar atzera egin zuen bizilagunen oposizioa dela eta. Sustrai Erakuntzak herritarrei aholkatu zien. Argibide gehiago…

    Alkerdi marmol-harrobia:
    Urdazubin dago, hainbat etxebizitza eta ondare arkeologiko diren leizeetatik metro gutxitara (Alkerdi, Berroberria…). Esplotazio berria pairatzen ari dira leherketekin… Argibide gehiago…

    Alberto marmol-harrobia:
    Larraungo Aldatzen dago. Azken urteotan apenas esplotaziorik gabe. Bada proiektu bat esplotazio berri bat martxan jartzeko leherketekin. Teknika hau debekatuta dago Udal Planean, baina Horgobisa enpresak aldatu nahi du… Argibide gehiago…

    Oskia kare-harrizko harrobia:
    Harrobi hau Oskian dago, Arakil eta Izaren artean. 2010 ean jardunera bueltatu ziren errestaurazioaren aitzakiaz. Esplotazioaren bolumena kontuan hartuta, ezkutuko esplotazioa da. Eragin itzelak Atondoko kontzejuan: zaratak, dardarak, hautsa… Argibide gehiago…

    Lizarraga portuko harrobia (Urbasa-Andia):
    Urbasa-Andia Natura Parke barnean dago kokaturik, Lizarraga portuan, izen bereko herrietatik hurbil. Parkearen Kudeatzeko Plan Zuzentzailen aburuz, harrobiaren kontzesioa 1997an iraungi behar zuen. Horregatik, Gurelurrek askotan eskatu du harrobiaren itxiera, eta azken hilabeteetan Ingurugiroa Departamentuari salatu dio irekita mantentzeagatik. Argibide gehiago…

    Ulaiar kareharrizko harrobia:
    Sakanako Altsasun dago. Enpresa berak baditu harrobi gehiago eta Altsasun aurkeztu du proiektu bat beste 30 urtez jarraitzeko. Badu eragina inguruko hainbat baserritan… Argibide gehiago…

    Jaitzeko ofita harrobia (proiektua):
    Proiektu hau Jaitzen dago, beste harrobi zahar batetik gertu. Ofita erabil daiteke Abiadura Handiko Trena egiteko. 2011. urtean herritarrek, proiektuaren berri izan bezain pronto, bozketa egin zuten proiektuaren kontra. Oraingoz sustatzaileak atzera egin du… Argibide gehiago…

    Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Zaragoza – Euskal “Y” arteko AHTa (proiektua):
    Abiadura handiko trenbide berria, 214 km-koa, Zaragoza eta E.A.E. artean. Aurreikusitako aurrekontua 4.470 milioi eurokoa da. Gaur egungo trenbideari ez ikusiarena egin (honekiko paraleloa da) eta ekonomikoki bideraezin aurkezten zaigu. Ingurumen hondatzailea, jendartearekiko bidegabea eta errentagarritasunik gabea. Estutasun ekonomikoak medio, bere garapena mantsotu bada ere, aurrera darrai. Artificialki 4 espedientetan banatua dago: Plasencia de Jalón-Kastejon, Kastejon-Iruñerria, Iruñerria eta Iruñerria-Euskal “Y”. Argibide gehiago…

    Iruñeako AHT geltokia eta Etxabakoitzen urbanizatzea (proiektua):
    Ukitutako udalerriekin batera, Nafar Gobernuak bultzaturiko makro-proiektua, AHTaren geltokiaz gain, 9.000 etxebizitza berri, merkatal guneak eta erakusketa azoka eraikitzeko Etxabakoitzeko hauzoan. Udalazgaindiko Eragineko Sektore Plan (UESP) gisa bideratu da, irregulartasun askorekin. Argibide gehiago…

    Kastejon-Lodosa-Logroño AHTa (proiektua):
    70 km-ko abiadura handiko trenbide berri baten eraikuntza proiektua. Bere aurrerapena asko mantsotu da azken urteotan, baina ez da bere gauzatzea baztertu. Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko trenbidearen antzeko kontraesanak dauzka eta, zenbitzuei dagokionez, ez luke onura esanguratsurik ekarriko… Argibide gehiago…

    Hondakinak

    Cementos Portland-en errausketa (proiektua):
    Hiri ondakinak Olaztiko Portland-en errausteko proiektua, Sakanan. Herri gunetik oso urbil airea kutsatuko lukeen proiektu baten aurkako borroka luzea. 2013An, Nafar Gobernuak UESP bat onartzen du, udaletxearen aurkako jarrera ekiditeko, baina 2015ean baimena gauzatzeke iraungitzen da… Argibide gehiago…

    El Culebreteko isurtegia:
    Nafarroako ondakin gehienak eltzen diren, Tuterako herri ondakin solidoen kudeaketarako gunea. Purguel Urmaeleko Natur Babesgunean isurketa kutsakorrak behin eta berriz. Jasotzen duena ia ezin birtziklatu dabilela dioen txostena… Argibide gehiago…

    Aranguren bailarako zabortegia:
    Gongoran kokatuta, jardunean dago 1992z geroztik aurrera, biztanleek bere eraikitzearen aurkako borroka handia egin ondoren. Orain, Bailarako Udalak ixteko bermeak eskatu dizkio Iruñerriko Mankomunitateari eta iragarri du epaitegietara joko duela martxan jarraituz gero. Nafarroako Gobernuak esan du ez duela irekita izanen 2030ra arte. Argibide gehiago… (Mila esker Garari bere erreportajean hau aipatzeagatik).

    Ibero-Ororbiaren gai inerteen hondakindegia (proiektua):
    Iruñerrian gai inerteen hondakindegiaren Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialaren barruan kokatuta dago Ibero-Ororbiarena. Zizurren ondoan dago, eta egin nahi duten Etxabakoitzeko urbanizazioa eta AHTren Iruñeko geltokiaren gertu. Hondakindegiaren irekiera AHTren lanarekin dago erlazionatuta, ziur… Argibide gehiago…

    Energia (zentral termikoak, goi tensioko lineak, biomasa)

    Zentral termikoak: Kastejon:
    3 zentral elektriko gas naturala erabiltzen dutenak, Ebro eta Kastejonetik metro gutxitara. Herritarren plataformak zentralak ixteko hainbat errekurtso irabazi ditu, baina tribunalek erabaki dute epaiak ez ejekutatzea. Egun ia geldirik daude… Argibide gehiago…

    Goi Tentsioko linea: Dicastillo – Itsaso (proiektua):
    Goi tentsioko linea (400 kV) Tafalla, Dicastillo eta Itsasoren artean. Afekzio larriak natur erretserbetan, eta elektromagnetismoz ondoko herrietan. Egiaztatu dute bakarrik direla Frantziara elektrizitatea eramateko… Argibide gehiago…

    Goi tentsioko linea:  Orkoien – Ezkabarte (proiektua):
    Goi tentsioko linea  (220 kV) Orkoien eta Ezkabarteren artean, eta subestazioa Arren. Ez da justifikaziorik aurkezten eta herritarrak kontra daude. Azken planifikazioan ez da agertzen eta oraingoz geroratu da… Argibide gehiago…

    Biomasaren errauskailua Orkoien (proiektua):
    Biomasaren errauskailu-plantaren proiektua elektrizitatea sortzeko. Beharko lituzke arbolak. Kontuan hartuta egur bolumena zaila da energia berriztagarritzat jotzea. Proiektua alboratuta geratu da… Argibide gehiago…

    Parke eolikoak: Cavar (proiektua):
    Parke eoliko handi baten proiektua Yugon. Bardeen Natur Parkearen ondoan dago. Nafarroako Gobernuak ere onartu duenean fauna zein landaretzan gerta daitezkeen eraginen berri ematen ditu. Tramitazioan… Argibide gehiago…

    “Proyecto Eólico de Navarra” parke eolikoak (proiektua):
    “Proyecto Eólico de Navarra” 6 parke eolikoak dituen proiektu bat da Nafarroako Erdialdean, Agrowind SL enpresak bultzatzen duena. Hondorengo parkeak dira: San Marcos (Lerin, Oteitza eta Larraga artean kokatua), Jenáriz (Miranda Arga), Linte (Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga), Tres Hermanos (Faltzes), Corraliza de Paulino (Erriberri eta Tafalla) eta El Raso (Faltzes). Jadanik azpiegitura hauetako asko dagoen zonalde batean kokatzen da, eta horregatik fauna zein landaretzan eraginen handiak edukiko du, Nafarroako Gobernuak horrela onartu duela ere. Tramitazioan… Argibide gehiago…

    Ura eta ur azpiegiturak

    Nafarroako ubidearen 1. fasea:
    Ureztatze eta kontsumorako ubide handia, Itoitzen hasita. Egindako txostenak erakusten du errentagarritasun soziala eta ekonomikoa hutsaren hurrena dela. Honi gehitu behar zaizkio itzalpeko bidesaria eta kudeaketa txarra. Erantzun sozial zabala eragin du, Itzoizko urtegiarekin batera, baina azkenean, eraiki dute. Argibide gehiago

    Nafarroako ubidearen 1. faseko zabalpena (proiektua):
    Diametro handiko lurpeko hodia da Itoizko ura Arga eta Ega ondoko lur sailetara eramateko. Hauxe da Gobernuak aurkezten duen irtenbidea Nafarroako ubidearen  iruzur ekonomikoa konpontzeko. Hala ere, ziurrenik, sortutako zorra puztu baino ez du eginen. Oposizio handia eragin du, batez ere, orain arteko ureztatze sistemak ordeztu nahi dituelako (Lerin…). Argibide gehiago

    Nafarroako ubidearen 2. fasea (proiektua):
    Eraikitako Nafarroako ubidea luzatzeko proiektua, Erribera alderantz. Proirektua ez dago erabat zehaztua, baina hainbat sifoi izanen lituzke Aragoi eta Ebroren ibaien azpian. Egun geldi dago eta haren beharra ezbaian. Argibide gehiago

    Ur hartzeak Valdegan:
    Antzin eta Mendazan Lokizko akuiferotik ura hartzen da Montejurrako Mankomunitateari hornitzeko. Dagoeneko iturrien lehortzea eragiten du. Egungo proiektuarekin bikoiztu nahi dute ur-hartzea, ekosisteman ondorio larriagoak eraginez… Argibide gehiago…

    Esako presaren hazkundea:
    Esako urtegiak Nafarroa eta Zaragozako lur-sailak ureztatzen ditu Bardeako ubidearen bidez. Ureztatzeak handitzeko aitzakiarekin (hala ere zaila kanala ez handitzekotan), urtegiaren hazkundeari ekin diote. Arrisku latzak haien pentzeetan izandako mugimenduengatik… Argibide gehiago…

    Itoizko urtegia:
    Urtegi handi bat hainbat herri eta hiru Natur Erretserba urpean hartu zituena. Mobilizazio handiak eta erantzun juridiko trinkoa. Haren eraikuntzak aurrera egin zuen kontrako epaiak izanda ere. Ustelkeria kasuak, Urralburu eta Aragon espetxera eraman zituztenak… Argibide gehiago…

    Montejurrako Hego ureztatzea (proiektua):
    Montejurrako hegoaldean esparru ureztagarria sortzeko proiektua. Herritarrek gogor erantzun zuten inbertsio handiak ekartzen zituelako bertako nekazarientzat, Azkenean bazterrean geratu da… Argibide gehiago…

    Sarriako presak:
    Presak energia mini-hidraulikoa sortzeko Argako toki ezberdinetan, Sarriako jaurerritik gertu. Holaxeko presek ur-kalitatearen txartzea eragiten dute, hortik behera, Arga ibaian… Argibide gehiago…

    Proiektu urbanistikoak eta beste batzuk

    Aroztegia urbanizazioa eta golfa (proiektua):
    Makro-proiektu espekulatiboa. Bertan hotela, golf-zelaia eta 228 txalet aurreikusten dira Lekarozen (Baztan). Udalerrien gaineko plan sektorial moduan onartuta dago udalen erabakiari ihes egiteko… Argibide gehiago…

    Bardeetako tiro eremua:
    NATOren entrenamendurako aire-tiro eremua da, Bardeetako Natura Parkearen barruan dagoena. Hainbat ingurugiro arazoak sortzen ditu, eta ondoko herrietako biztanleak ere, eta 70 istripu baino gehiago egon dira, gehienak pertsonei arriskuan jartzen. 21 militar eta zibil bat hil dira istripuengatik. Eremuaren etorkizuna Bardeetako Elkartearen eskuetan dago, eta 2028 urtea arte emanda dauka (2018 urtean berritze batekin). Argibide gehiago…

    Plater-tiroa Valdorba-barrutia:
    Plater-tiroketa eta basatiak ez diren animalien eizarako barruti industriala Sansoainen. Horren eragina nabaria bertako hegaztien kopuruan, babes-paisaiatzat onartutako toki batean. Aldi berean agerikoa da berun-kutsadura (perdigoiak) eta platerren hondakinak nonahi. Argibide gehiago…

    Plater-tiroa Aiegin (proiektua):
    Plater-tiroketarako proiektua Aiegin. Bada beldurra berunak eragindako kutsadura akuiferoetan zabaltzeko, sakan natural batean egin nahi dutelako. Gainera badira eskola eta kirol zerbitzuak hortik gertu. Argibide gehiago…

    Haustura hidraulikoa (fracking)

    Quimera ikertzeko baimena:
    Hidrokarburoak bilatzeko eremua, frackingaren bidez ateratzeko Iruñerria, Agoitz, Salazar eta Erronkarin. Frontera Energy Corporation SL enpresari emana, baina egun horren garapena bazterrean utzi duena. Argibide gehiago…

    Pegaso ikertzeko baimena:
    Hidrokarburoak bilatzeko eremua, frackingaren bidez ateratzeko Sakana, Urbasa-Andia, Lizarraldea eta Iruñerrian. Frontera Energy Corporation SL enpresari emana, baina egun horren garapena bazterrean utzi duena. Argibide gehiago…

    Aquiles ikertzeko baimena:
    Hidrokarburoak bilatzeko eremua, frackingaren bidez ateratzeko Bardeak, Cortes eta Fustiñanan, Zaragozan alde handia hartzeaz gain. Frontera Energy Corporation SL enpresari emana. Egun enpresa honek ingurumen eraginaren ikerketa hasi du prospekzio sismikoetarako. Argibide gehiago…

    Usoa ikertzeko baimena:
    Hidrokarburoak bilatzeko eremua, frackingaren bidez ateratzeko Nafarroako Lanako haranean, Araba aldera zabaltzen dena. Baimen ezberdinak lotuz, Enara Handia osatu dute eta Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi, S.A. (Eusko Jaurlaritzaren enpresa semi-publikoa) enpresari eman zaio. Argibide gehiago…

    Ebro-E ikertzeko baimena:
    Hidrokarburoak bilatzeko eremua, frackingaren bidez ateratzeko Nafarroako Aras eta Bianan, Errioxa eta Araba aldera zabaltzen dena. Enpresa ezberdinei eman zitzaien, eta 2013an Errioxan bilatzeko zundaketak egiteari ekin ziotenen berri eman zuten. Argibide gehiago…


    Oharra: Mapan agertzen diren puntutxoak, gatazka ezberdinak markatuz, gutxi gora beherakoak dira; eta haietako batzuk “indikatiboak” baino ez dira, askotan ezezagunak baitira. Sustrai Erakuntza saiatu da gatazken kokapena ahalik eta hobekien erakusten, baina hala ere ez da beti posible izan.