Nafarroako AHT egitasmoaren egoeraren inguruko txostena

Informe de la situación del TAV en Navarra

Sustrai Erakuntzak, Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren korridorearen inguruko lizitazioak, egitasmoaren plangintzaren eta eraikuntzaren erredakzioa eta azken honen obren garapena, baita Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmenak ere, dena hori buruzko txosten eguneratu bat mantentzen ditu (azken berrikustea: 2013ko ekaina, eta gauza berri ugari ditu, 3. erraila iragarpenaren ondoren).

Txosten honek biltzen dituen atalak, Zaragoza eta euskal Y-aren txostena banatzen duen zati desberdinekin bat egiten du eta hauexek dira:

  1. Plasencia de Jalón (Zaragoza) – Castejón zatia
  2. Castejón – Iruñaldea zatia (berritasunak)
  3. Iruñeako eskualdeko zatia
  4. Iruñeako estazio intermodal berria
  5. Iruñea – euskal Y zatia
  6. Castejón - Lodosa - Logroño - Miranda de Ebro zatia
  7. Beste txosten interesgarriak
  8. 2012ko abenduaren 31a arte Nafar Gobernuak egin dituen gastuak AHTan (berria!)

Txostena ondorengo loturan jaitsi dezakezu: Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen egitasmoaren egoera. 506 Kb-ko PDF artxiboa da, eta erderaz dago. 2013ko ekainaren 6an eguneratua dago.

Beste informazio iturri batzuk:

Bestalde, gure orrialdean, AHT-aren oposizio juridikoaren inguruan gomendatzen diren loturetan, egitasmoaren egoeraren eta Sustraiek eta beste erakundeek daramatzaten jarduera juridikoen inguruko informazio gehiago topa dezakezu.

Azkenik, Iruñerriko AHT gelditu Elkarlanak Nafarroan AHT-ak eragingo lituzkeen ondorioen inguruan egindako txosten osatua dago. Ondorengo loturatik jaitsi daiteke: http://www.divshare.com/i/13606316-7f6 (PDF dokumentua, 994 Kb).

Informe de la situación del TAV en Navarra