Zer da biomasa?

    es 5 Mar 2012 - Biomasa errausketa, Guaixe

    Guaixeko logoaBiomasa jatorri biologiko, organikoa duen material oro da, gauzatzeko milaka urte behar izan dituzten ikatza, petrolioa eta gasa ezik. Ofizialki, biomasa erretzearen isurketen CO2 balantzea neutrotzat jotzen da. Biomasa erretzean CO2a askatzen da baina askaturiko CO2 hori zuhaitz eta landareek hazteko etengabe xurgatu duten CO2a da eta ez ordea erregai fosilekin gertatzen den moduan, milaka urteko prozesu baten ondorioz lurpean harrapatua geratu den CO2aren “bat-bateko” askatzea.

    Biomasak duen energia, fotosintesiaren bitartez bildutako eguzki energia da. Zenbait bizidunek, ikus zuhaitzek, bereganatzen dituzten CO2a bezalako osagai inorganikoak, fotosintesiaren bitartez eta eguzki energia erabiliz, osagai organiko bilakatzeko gaitasuna dute. Modu sostengarrian bada ere, zuhaitzak mozte soilak CO2 isurketak handitu arazten ditu, mozturiko zuhaitzen atmosferatik CO2a xurgatzeari uzten bai diote, eta jada egurrean harrapaturik duten CO2a askatu egiten delako.

    Interesgarri eta burutsuena inguru hurbileneko biomasa hondarrak eta nekazaritzako soberakinak erabiltzea da. Ditugun oreka naturalak eraldatu gabe, orain arte alboratutako hondarrak balioztatuz: baso garbiketak direla, kimatze eta argitzeak, nekazalgo hondarrak, mozketa hondarrak, motzondoen ateratzeak, eta abar.

    Biomasa elektrizitatea sortzeko ez erabiltzea eraginkorragoa eta ingurumenarekin eta pertsonekin errespetuzkoagoa da. Horrek biomasaren merkatua desoreka eta honen garapen errespetuzko eta iraunkorragoa eragotzi dezake. Biomasa bertan erabili, aranez aran, tona handiko kamioien garraioa ekiditu, tokian tokiko garapena bultzatu, eta batez ere, biomasa errendimendu handiekin erabili beharko litzateke. Beroa sortzeko biomasaren errendimendua %90 ingurukoa bada, elektrizitatea sortzerakoan errendimendua %30ean geratzen da soilik.

    Biomasa gure historiaren sustraia da eta gure etorkizunaren enborra.

    [Guaixe Sakanako Aldizkarian argitaratuta].