Utzubar Ceramica enpresak biomasa tratatzeko erabiltzeko prozedura Sakanarako irtenbide ona izan daitekeela

Enpresan hartutako argazkiaEtxarri Aranazko Utzubar Ceramica enpresan bisitan izan dira Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorre, Etxarriko alkate Joxi Bakaikoa eta Sustrai Erakuntza fundazioko teknikaria Xabier Zubialde. Ibarreko ingurumenaren babesa eta zaintza sustatu asmoz Sakanako Mankomunitateak enpresetara eginen duen bisita errondako lehena izan zen Utzubarrera egindakoa.

Bisitariek ondorioztatu zutenez, "Utzubar enpresan erabiltzen den biomasa tratatzeko teknikak eta tresnak Sakanarako irtenbide ona izan daitezkeela, ibarrak autonomia energetikoa izan dezan”. Etxarri Aranazko enpresak erabiltzen duen teknikak ingurumenari kalte gutxi egiten diola azaldu zuen. Porlandegiaren egitasmoarekin alderatuta "ezberdintasun nabarmenak” daudela gaineratu dute, "batez ere erabiltzen den erregaiarekin, zerrautsarekin, eta tresneriaren tamainarekin, askoz txikiagoa”. Utzubarren bestelako hondakinik erretzen denik ere ukatu dute.

Sistema:

Adreiluak egiten dituzte Utzubar Ceramican eta bere ekoizpen prozesuan gas naturalarekin batera zerrautsa erabiltzen du, esaterako adreiluak lehortzeko labean. Horretaz gain, Etxarri Aranazko enpresan elektrizitatea eta energia termikoa sortzeko 3 kogenerazio motore daude, gas naturalarekin elikatzen duenak. Energia termikoa adreiluen aurre-lehortzean erabiltzen da.

Utzubarren zerrautsez elikatutako motore beste motore bat dago, elektrizitatea eta energia termikoa sortzen duena, azken hori zerrautsa lehortzeko erabiltzen da. Behin lehortuta zerrautsak bi erabilera ditu: edo motorrean bertan erabiltzen da edo adreiluak lehortzeko labean.

Balorazioa:

Sustrai Erakuntza fundazioko teknikaria, Xabier Zubialdek, enpresaren eredua ibarreko biomasa aprobetxatzeko sistema ona dela adierazi zuen. Kogenerazio motoreen erabilera "ekonomikoki errentagarria izateaz gain, energetikoki arrazoizkoa” dela ondorioztatu du, "errendimendu hobeak lortzen direlako”. Biomasa erabiltzen duen motorraren tamaina megawattio bateko potentzia du, "txikia eta arrazoizkoa”.

Enpresan zerrautsarekin pelletak egiten dute eta Zubialdek aukera aproposa dela esan du. Bestelako gehigarririk onartzen ez duen EN-PLUS araudiarekin egiten denez bermeko pelleta ekoizten da. Horrek Sakanako biomasaren erabilera sustatzeko aukera emanen lukeela gaineratu du.

Guaixe aldizkaritik moldatutako testua.

Enpresan hartutako argazkia