Urbanizazioak eta golf zelaiak

Urbanizazioak eta golf zelaiak: Aroztegia eta gero zer, Tuterako EcoCity-a, Fontellasko golf zelaia...

Sustrai Erakuntzak epaia aztertzen du eta Aroztegia eta Gero Zer? hitzak bereak egiten ditu

Aroztegiako golf zelaia eta urbanizazioaren irudia...Aroztegiako golf zelaia eta urbanizazioaren proiektua, Baztanen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi du epai batean. Baina horrek ez du esan nahi proiektua bailarako ona izango denik, gure ustez. Proiektu zaharkitu bat da, beste garaikoa, adreilua eta azpiegituraren burbuila puzten ari zenekoa. Horrexegatik, orain gelditu behar dela uste dugu.

Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestu berriaren aurkezpenerako prentsaurrekoa

Prentsaurrekoaren argazkia..."Nafarroa Bizirik Nahi Dugu" lelopean 2011an aurkeztu zen manifestuaren oinordekoa dena gaur aurkeztu dugu. Iruñeko Etxabakoitz auzoan egin dugu ekitaldia, leku utzita eta degradatua, Prestazio Handiko Trenaren proiektua, bere geltokia eta izugarrizko urbanizazio bat egin nahi dutelako bertan. Manifestua hogeiren bat eragile ezberdinak sinatuta dago, bai ekologistak eta bai sindikatuak, eta Nafarroan gertatzen diren beste konfliktoak ere salatu dira. Ondoren manifestuaren testu osoa eta orain arte sinatu dutenen zerrenda...

Aiegiko plater tiroketa zelaia salatu dute lurpeko urak kutsatzeagatik

Salaketa jarri dugun momentua, Estatuko Gobernuko Egoitzaren Erregistroan.Tiro Eremurik Ez Plataformak, Sustrai Erakuntza Fundazioarekin eta URA Uraren Kultura Berria elkartearekin batera, salaketa jarri du Ebroko Ur Konfederazioan Aiegiko plater tiroketa zelaiaren aurka.

Sustrai Erakuntza ante las recientes noticias vinculadas al proyecto de Aroztegia en Baztan

Logotipo de la Plataforma Aroztegia... eta gero zer?En estos días se han publicado varias noticias referentes al proyecto especulativo de Aroztegia. Algunas implican la criminalización del movimiento social, mientras que la otra implica que importantes miembros del Gobierno de Navarra apoyen abiertamente el proyecto. Ante estos hechos, Sustrai Erakuntza ha redactado esta pequeña nota de prensa y estará presente en la rueda de prensa que se realizará mañana en Elizondo.

Prentsa agerraldia: Nafarroako Gobernuak Aroztegiaren proiektuarekin jarraitzeko hartutako erabakiaren balorazioa

Prentsa agerraldia2015ko abenduaren 30ean Nafarroako Gobernuak Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailearekin aitzin egitea erabaki du. Aroztegiako proiektua, UGPS-a bezala bideratzea hasiera batean UPNren gobernuak abiatu zuen arren, Geroa Bairen gobernuak joan den astean hartutako erabakiaren bitartez, bidegabekeria hau babestea erabaki du... Prentsa oharrarekin jarraitu baino lehen Eguzki Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org-en:

Nafarroako Gobernuak Aroztegiako (Baztan) UGPSa bertan behera gelditzen ez badu epaitegietara joko dugu

Aroztegia... eta gero zer? plataformaren logotipoaGaur goizean egindako prentsaurrekoaren textuarekin uzten zaituztegu. Prentsaurrekoan, Aroztegia... eta gero zer? Plataformak, Sustrai Erakuntza Fundazioaren laguntzarekin, Lekarozko Aroztegia eremuan egin nahi den egitasmo urbanistiko-espekulatzailearen (hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitza) egoeraren inguruko informazioa eman du. Eta Nafar Gobernuak proiektua ez badu gelditzen Sustrai Erakuntzak UGPSaren aurrean helegitea jartzeko asmoari buruz ere solas egin da. Baina prentsa oharra irakurri baino lehen Irati Irratian egindako elkarrizketa bat entzun dezakezu, bai hemen edo archive.org webgunean:

Enlaces recomendados sobre los proyectos de urbanización con campo de golf en Navarra

Urbanizaciones y campos de golf

Sobre el proyecto de urbanización y campo de golf Aroztegia de Lekaroz (Baztan) :

  • El Tribunal Superior de Justicia de Navarra falla en nuestra contra en el caso contra el PSIS del campo de golf y urbanización de Aroztegia. Nuestra valoración de urgencía de la sentencia: euskera, castellano. Junio de 2017.

NAFARROA BIZIRIK NAHI DUGU! manifestua

Presentación del manifiestoSustrai Erakuntza fundazioak Nafarroa Bizirik Nahi Dugu! koordinakundearekin lankidetza harremanak estuak dauzka betidanik. Koordinakundea elkargune eta lana elkarrekin egiteko gunea da, nafarroan dauden ingurumenarekiko inpaktuen kontrako hainbat herri-plataformeendako. Koordinakunde kideak diren taldeek adostu dute hurrengo manifestua, eta Sustrai Erakuntzak ere bat egin du textuarekin:

Syndicate content