Trenaren alde eta ATH-aren aurkako Nafar Hautetsien Sarearen manifestua

Sareako arkezpenaren prentsaurreaTrenaren alde eta ATH-aren aurkako Nafar Hautetsien Sarearen manifestua aurkezten dugu aurrerago. Nafarroako Parlamentua eta hainbat kontzeju eta udaletxeko hautetsiak biltzen dute talde honek AHT-aren aurka eta oraingo trenbidearen hobekuntzaren alde apustua egiten du. Sare honen bultzatzaile batzuk Sustrai Erakuntza Fundazioaren patronatuko kideak dira:

Udaletxe, udalbatza eta Nafarroako Parlamentuan karguak dituzten alderdi eta koalizio politikoetako zenbait hautatuk trenaren garapen eta sustapenaren alde eta AHT-aren inposaketaren aurka egingo dugu lan, ezin baitugu eliteei mesede egiten dien, baliabide ekonomikoak xahutzen eta ingurugiroa guztiz kaltetzen duen trenbide eredurik babestu.

Garraiobide jasangarria eta herrikoia izango den tren ereduaren aldeko apustua egiten dugu.

Mugikortasunaren inguruko ikerketa guztiek garraiobiderik jasangarri eta seguruena trenbide soziala dela ondorioztatzen dute. Negutegi efektuko gas gutxien igortzen duena da, leku gutxien okupatzen duena eta seguruena. Hala ere, estatu espainolean bidaiarien %5ak eta merkantzien %3’8 eskasek besterik ez du bidaia egiten, aldiz, zenbait estatu europarretan proportzio hori oso ezberdina da: esaterako, Austrian, ia merkantzien %50a trenbidez garraiatzen da.

Tren jasangarria, zeinaren aldeko apustua egiten baitugun, eguneroko pertsona zein merkantzia trafikoaren zati handi bat eraginkortasunez ebazten du.

Besteekin alderatuta, leku zein pertsona gehiagorengana iristen da eta arrazoizko prezioa du.

Eskualde eta lurraldeak elkartzen dituena eta errepide bidezko garraioari alternatiba erreala da.

Egun dauden trenbide eta baliabideak erabat aprobetxatzen dituena da.

Eskaintzen duen zerbitzuarekin konparatuta, zeina publikoa baita, kostu ekonomiko, ekologiko eta energetiko proportzionala dauka.

Azken urteotan burdinbide garraiorako gordetako inbertsio aurrekontuaren gehiengoa AVE bideei zuzendu zaie (zeintzuen eraikuntza lurrarekiko erabat kaltegarria baitira, ingurumen zein gizarte inpaktu larria sortzen dute hesi efektuaren eraginez eta, gainera, energiaren ikuspuntutik ikaragarri xahutzen dute, AHTak behar duen energia 25.000 biztanleko hiri batetako etxe kontsumoarekin aldera daiteke eta), oso geltoki gutxitan gelditzen da, hiriburuak elkarri lotzeko pentsatua dagoelako, eta tiketak garestiak dira. Burdinbide iraunkorreko inbertsioak oso txikiak dira; ordea, AHT-aren km. bakoitzak 18 milioi euro balio du (lehengo pezetetan 3.000 milioi). Tren mota honek, lurralde arteko desorekaz gain, klase sozialen arteko klaseak ere areagotzen ditu.

Proiektu hau aurrera eramatearen arrazoia ez da “interes orokorra”, ez da jendearen beharrak asetzearen helburuarekin sortu. Tren eredu hau ez du nafar jendarteak baloratzen (inkestetan galdeturiko %1ak soilik uste du azpiegitura berriak egitea garrantzizkoa dela), ez CEOEk (“abiadura handia merkantzia garraiorako egokia ez dela” dio), ez eta Renfeko lehendakariak berak ere (zeinak “interes publikoaren ikuspuntutik Abiadura Handiko zerbitzuen izatea beharrezkoa ez dela” dioen). Beraz, proiektu politiko hutsa dela frogatzen da.

Lurraldea kohesionatu eta herritarren mesedetara egongo den trenaren aldeko apustu argi eta irmoa hartu behar dela deritzogu. Horregatik, Nafarroako burdinbide osoa hobetzea proposatzen dugu, zati gehienetan 160-200 km / h-ko abiadura onartuz, eskualdeko tren zein Alvia maiztasun handiagoa izanik. Ez dugu ulertzen nola, Madril-Iruñea bidean ordu erdiko tartea aurrezteko, inoiz amortizatua izango ez den diru kopuru ikaragarria eralgiko den, 4.000 euro, zehazki. Gainera, tiket salmentarekin ustiapen gastuei erantzungo ez zaienez, denon artean erabiltzen dutenei obra finantzatzen jarraituko dugu, exekutibo eta gaitasun ekonomiko handiko pertsonei, batik bat. Eta batez ere, Madril eta Bartzelonarako denborari dagokionez zerbitzu ezin hobea eskaintzen duen ALVIA izanik.

Garai oparoetan halako egitasmoetan dirutza xahutzea kezkagarria bada, garai latz hauetan suizidio ekonomiko eta soziala da, osasunari, hezkuntzari eta pentsioei murrizten dizkieten errekurtsoak direlako.

Hortaz, honakoa nahi dugu:

AHTaren proiektua egiteko jarraitu den prozedura salatu, informazio gardentasun eta parte-hartze publiko gabeziek bultzatua baita.

AHTa errefusatzen dugu, proiektu antisoziala, ekologiaren aurkakoa, baliabideak xahutzen dituena eta bere nekazal eta lurralde inpaktu zein inpaktu fisiko, sozial eta ekonomikoak direla eta, jasanezina delako.

Nafarroako Gobernuari bere ahaleginak aditu eta eragile sozialek osaturiko Garraioaren Behatokia sortzeari begira bidera ditzan eskatu, gaia ingurune-iraunkortasun, zein jasangarritasun sozial eta ekonomiko irizpideei jarraiki ikertzeko.

Eta gure eskaerak adierazteko, deialdia egiten diegu hautetsi guztiei abenduaren 3an, 12:30etan, Nafar parlamentuaren parean biltzeko.

Nafarroaren egunean, Nafarroa defenda dezagun !!

Sareako arkezpenaren prentsaurrea