Prestazio Handiko Trena (AHT)

Abiadura Handiko Nafar Korridorea

Nuevo Estudio Informativo y Evaluación de Impacto Ambiental para el tramo Plasencia de Jalón (Zaragoza) – Tudela (Navarra) del TAV

Imagen del trazado, portada de la DIAComo indicamos en nuestro Estudio de la Situación del Corredor Navarro de Alta Velocidad, en el tramo entre la provincia de Zaragoza y Tudela se realizó el Estudio Informativo necesario para la constucción del Tren de Alta Velocidad en el año 2003, y la Declaración de Impacto Ambiental (DIA) en 2007, por lo que los Proyectos Constructivos se estarían realizando desde el 2008. Sin embargo, el Ministerio de Fomento posteriormente ha considerado adecuado proponer una serie de modificaciones al trazado. Esto ha llevado al Ministerio de Medio Ambiente, y Medio Rural y Marino a iniciar en noviembre de 2011 el sometimiento a Evaluación de Impacto Ambiental del tramo Plasencia de Jalón (Zaragoza) – Tudela (Navarra). En concreto se trata de la primera fase prevista de este trámite: el periodo de Consultas Previas a distintos Organismos.

A continuación os presentamos los capítulos de Objeto del documento y Antecedentes, del Documento Inicial de la EIA, así como su Índice. Desde los siguientes enlaces puedes descargar el archivo completo de esta Evaluación de Impacto Ambiental (archivo PDF, 681 Kb), así como la carta que lo acompaña (archivo PDF, 276 Kb). También hemos conseguido extraer un pdf con los 7 planos de Síntesis del estudio (archivo PDF, 3,5 Mb). Navarra aparece en los 2 últimos planos, que afectan a las poblaciones de Cortes, Buñuel, Ribaforada y Fontellas.

Trenaren alde eta ATH-aren aurkako Nafar Hautetsien Sarearen manifestua

Sareako arkezpenaren prentsaurreaTrenaren alde eta ATH-aren aurkako Nafar Hautetsien Sarearen manifestua aurkezten dugu aurrerago. Nafarroako Parlamentua eta hainbat kontzeju eta udaletxeko hautetsiak biltzen dute talde honek AHT-aren aurka eta oraingo trenbidearen hobekuntzaren alde apustua egiten du. Sare honen bultzatzaile batzuk Sustrai Erakuntza Fundazioaren patronatuko kideak dira:

AHT nafarra ez da, ez erabilgarria ez errentagarria

Guaixeko logoaAHTaren lanak hasi dira Nafarroan, berau justifikatzen duen inongo ikerketarik gabe. 1999. urtean Sustapen Ministerioak “Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen eskakizun eta errentagarritasun ikerketa” izeneko azterketa sustatu zuen. Inork ez ditu ondorioak ezagutzen, argitaratuak izan ez direlako. 2010eko azaroan Nafar Gobernuak MECSA enpresari eskatutako txosten bat aurkeztu zuen, onurak baino jasotzen ez zituen txosten bat, korridorearen eragin kaltegarrien analisien gehitzea eragotzi zuena. Txosten honi buruzko titularrak baino ez direnez argitaratu, Sustraik Nafar Gobernuaren aurkako helegitea jarri du, ingurumen informazioaren eskuramen eskubideak urratu dituelako.

Nafar Parlamentuan AHTko lanak geldiarazteko eztabaidaren laburpena

Bilkuraren irudia, Parlamentuko bidotik hartutaJoan den asteazkena, azaroaren 16a, Nafarroako Parlamentuan Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Batzordeko bilkur bat burutu zen, non Nafarroako Gobernua premiatzen zen Castejón - Iruña Abiadura Handiko Korridorearen obren hasierarekin zerikusia duen inongo jarduketarik ez dezan abian jarri. Gure web orrialde honetan mozioaren laburpen bat jartzen dugu, eta bilkuraren transkripzio txiki bat, Sustrai Erakuntzaren eremu horretan egin duen lana islada ematen duelako.

Nafarroako AHT proiektuari buruzko hitzaldia Arrosadian

Hitzaldiaren kartelaHurrengo osteguna, azaroak 17a, arratsaldeko 20:00etan, Iruñeako Arrosadia auzoko San Fermin Peñan, Sustrai Erakuntzak, AHT Gelditu Elkarlanarekin, hitzaldi bat antolatu du non "abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan" ikerketa txostena aurkeztuko da.

Nafarroako AHT proiektuaren EZ-errentagarritasun sozialari buruzko hitzaldia

Hitzaldiaren kartelaHurrengo asteazkena, azaroak 9a, Sustrai Erakuntzak hitzaldi bat antolatu du non "abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan" ikerketa txostena aurkeztuko da. Lana Roberto Bermejo eta Alejo Etchart, Euskal Herriko Unibersitateko ikerlariek egin dute, eta hitzaldia beraiek emango dute, txostena sakonki ezagutzera emateko. Eguzki Irratian elkarrizketa bat egin diote Alejo Etcharti hitzaldiari buruz, fitxategi honetan (mp3 formatoa, 3,6 Mb) entzun dezakeguna.

Sustrai Erakuntza Nafarroan hasi diren Abiadura Handiko Trenaren lanen aurrean

Abiadura Haundiko Trenaren inpaktuak ingurugiroanNafarroako Abiadura Handiko Trenaren (edo Prestazio Altuko) hasierako lanen iragarpenaren aurrean, Sustrai erakuntza Fundazioak jakinarazi nahi du, Nafar Gobernuaren zentzugabekeria deitoratzen duela eta asmo honekin aurrera jarrai ez dezan gogo handiz lanean segituko duela. Sustraien iritziz, pentsatutako azpiegitura ez da beharrezkoa komunitatearen etorkizunerako, hala, azken honen eraikitzea eta martxan ezartzea gizarteari inongo onurarik ekarriko ez dion baliabideen xahutzea besterik ez da.

Nafarroako abiadura handiko trenaren lotura-proiektuaren errentagarritasun sozialari buruzko txostena

Txostena aurkezpenaren prentsaurrekoaGaur, 2011ko azaroak 2, Sustrai Erakuntza Fundazioak nafarroako abiadura handiko korridorearen proiektuaren errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketa aurkeztu du. Lan hau Roberto Bermejo, David Hoyos eta Alejo Etchart (EHU-UPV) ikerlariek egin dute. Textu barruan ainbat dokumentu deskargatu dezakezu (tartean txostena), baina eskema era duen laburpen hau gomendatzen dugu (PDF fitxategia, 98 Kb, erderaz bakarrik).

Txosten laburpena: Abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan

Txostenaren portada

Abiadura Handiko Trenaren Nafar Korridorearen errentabilitate sozial eta ekonomikoari buruzko ikerketaren laburpena, Sustrai Erakuntza gaur aurkeztu duena.

Herrialde industrializatu gehienak hondatzen dituen krisi ekonomikoa, krisi finantzario bezala definitzen da, nahiz eta aditu askok ezaugarri fisiko baten garrantzian bat egin, hau da, petrolioaren agortzean alegia. Harik eta gobernuetako txostenetan batzuen hitzetan ere, zibilizazioaren kolapso baten atarian egon gaitezke. Petrolio garestiak batez ere garraioan eragiten du eta areago garraio espainolean, errepideko garraioan nagusitzen delako. Espainiako krisi ekonomikoaren gogortasun berezia bi faktore bereizgarrik azaltzen dute: higiezinen burbuila eta petrolioarekiko aparteko dependentzia. Japongo 1989. urtearen ondorengo esperientziak, higiezinen krisia gainditzearen zailtasuna erakusten du. Petrolioaren dependentziak, bataz besteko europarraren gainetik 10 puntu baino gehiago dituelarik, erregai honen prezioaren igoaldiaren aurrean Espainiako ekonomia bereziki ahula da.

Hitzaldia Egillorren (Olloibar): AHT eta Hondakinen Planari erantzun juridikoak

Egillorreko hitzaldiaren kartela

Hurrengo ostirala, urriak 7a, Sustrai Erakuntzak informazio hitzaldi bat egingo du Egillorren (Olloibar), Abiadura Handiko Trena eta Nafarroako Hondakin planaren kontra ze nolako errekurtso judizialak jarri ditugun aurkezteko (hondakin plana errauste planta baten balizko eraikuntza suposatu dezake). Hitzaldian proiektu honen informazioa emango da eta beren aurkako erantzunak eta borroka moldeak aztertuko dira, justiziaren bidez erantzuna nola eman ere aztertuko da sakonki.

Zita, urriak 7a, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Olloibarko Egillorren izango da.

Syndicate content