SUSTRAIk 49 nafar udalei AHTari lotutako ingurumen informazioa eskatu die

Nafarroako AHTren eraginpean dauden udalei, horren inguruan daukaten informazioa eskatu zaie. SUSTRAI Erakuntza, irabazi gabeko fundazioak, aurrera pausu bat eman nahi du beste modelo sozial baten bidean.

Sustrai fundazioak, ia 50 nafar udalei daukaten ingurumen informazioa eskatu die aurtengo urtarrilaren buruan, AHT Nafarroatik pasatzeko dagoen proiektuaren aurrean.

Ingurumenaren inguruko informazioa eskuratzeko dagoen legislazio orokorrean dago oinarritua. Arautegi honek europar bizilagun orok, autoritate publikoek daukaten ingurumenari buruzko informazioa eskuratzearen eskubidea erregulatzen du, erabakitze prozeduretan parte hartzeko eskubidean eta errebisio administratibo eta judizialetan ere.

AHTren proiektuaren eraginpean informazioa eskatu zaien zenbait udal hauexek dira: Cortes, Buñuel, Ribaforada, Tutera, Castejón, Valtierra, Olite, Tafalla, Pueyo, Garinoain, Barasoain, Biurrun, Beriain, Noain, Cendea de Zizur, Iruña, Cendea de Olza, Arakilgo bailara, Irañeta, Uharte-Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri-Aranatz, Bakaiku, Altsasu, Betelu eta Araitz.

Eskaera honekin, Sustrai Erakuntza Fundazioak zenbait puntu ziurtatu nahi ditu, herritarrek informazioa eskuratzeko duten eskubidearen aurrean udalek duten jarrera, eta udalek zer nolako informazioa duten AHTren proiektuaren inguruan.

Sustrai fundazioak uste du, makro-proiektu hau aurrera ateraz gero, Nafarroak ondorengo urteetan sufrituko duen ezegonkortasun ekologiko, ekonomiko, sozial eta territorial handiena izango dela. Honek ez dio inolako garrantzirik kendu nahi herri bakoitzak izango dituen arazo partikularrei.

49 udalei eskatutako informazioa itxaron bitartean, bizi dugun egoeraren eraginez eta iragan beltzaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundazioak bere lanarekin jarraituko du, pertsona indibidual zein elkarteekin giza sare zabala sortuz, ingurumenaren defentsan.

SUSTRAI fundaziotik esan nahi dugu lana gogorra eta handia izaten ari dela. Geratzen dena ere hala izango dela, kontzientziazio sozialean, zabaltzean, demanda judizialetan, egungo legislazioa ingurumen gaietan eta giza eskubideak bete daitezen Nafarroan, Estatuan eta Europa mailan.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona indibidual, herritar eta nafar herritar sentikorrei egindako esfortzu eta ekarpenengatik, esfortzu pertsonal handia egiten ari baitira beste modelo sozial bat lortu ahal izateko. Baita lanean jarrai dezatela esan nahi diegu, nafar guztiak gure ingurumenaren jabe izan gaitezen, mendeetan zehar mantendu eta aberastu gaituen amalurra zainduz gure arbasoen moduan.

Nafarroan, 2011-01-31
Sustrai Erakuntza Fundazioa
http://www.sustraierakuntza.org/
sustraierakuntza@gmail.com