Sustrai Erakuntzak Nafarroako Plan Energetikoari buruzko jardunaldi bat antolatzen du Iruñeko Condestablen

    es 31 Abu 2016 - Energia

    Diapositiva de nuestra presentación que muestra la realidad de crisis continuada que Sustrai Erakuntza apreciaSustrai Erakuntza Fundazioak Nafarroako Plan Energetikoari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Condestable Jauregian larunbat honetan. Nafar Gobernuak irailaren hasieran Nafar Gobernuak Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoa aurkeztu zuen. Eta txosten honi buruz ausnartu eta eztabaidatzeko antolatu dugu ekitaldia. Larunbat honetan izanen da, irailaren 3a, goizeko 10:30etatik aurrera, Civivox Condestable (Nagusia Kalea 2, Iruñea) 2. solairuko hitzaldi aretoan. Ondoren ikusi ahalko duzu jardunaldiren ordutegia eta jorratuko diren gaiak

    Jakingo duzuenez, uztailaren hasieran Nafar Gobernuak Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoaren zirriborroa aurkeztu zuen. Zirriborro honen txosten osoa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunetik ere jaitsi dezakegu. Eta Irailean hasiko dira plana eztabaidatzeko gobernuak antolatu dituen bilerak. Horregatik, bilera horretara prestatua joateko, Sustrai Erakuntzak Planari buruzko bere balorazioa plazaratu nahi du. Jardunaldiak horrelakoak izango dira:

    Cartel de la jornada“Aldaketaren” Unibertsitatea
    Nafarroa 2030 Ikusmuga Plan Energetikoa
    Hausnarketa kritikoa
    Formakuntza eta eztabaida jardunaldia

    Irailaren 3a, larunbata, 10:30etatik aurrera
    Civivox Condestable (Nagusia Kalea 2, Iruñea)
    2. solairuko hitzaldi aretoan

    Jardunaldiren ordutegia eta jorratuko diren gaiak hauek dira:

    • 10:30etan Energiaren arazoa: petrolioaren gailurra, prezioak, ekonomia krisia, frackinga… eta Nafarroako Energia Plana.
    • 11:30etan Energiaren beste krisiak: CO2-en zikloa eta Aldaketa Klimatikoa, energia berriztagarriak, eredu soziala… eta Nafarroako Energia Plana.
    • 12:30etan Atsedenaldia.
    • 13:00ean Nafarroa 2030 Ikusmuga Energia Planaren Sustrai Erakuntzaren balorazioa (prentsaurrekoa, baina jardunaldian egon den jendearendako ekitaldia ere).

    Jardunaldiak guztiz irekiak dira, eta ez da batere beharrezkoa energia aditu bat izatea eztabaida jarraitzeko. Egingo dugun hausnarketaren exenplua honako hau izan daiteke (jardunaldi bukatu ondoren egingo ditugun txoten eta presentazio guztiak gure webgunean eskegiko ditugu):

    Nafar Gobernuak Energia Planaren zirriborroan plazaratu dituen hazkunde ekonomikoen aurreikuspenak hauek dira:

    Diapositiva de nuestra presentación que refleja los presupuestos de partida del Plan Energético

    Baina, baliabide naturalaren agortzearen errealitatea (erregai fosilena adibidez), edo Aldaketa Klimatikoak eragin duen krisiak, bestelako kasuetara eramango gaituztela uste dugu:

    Diapositiva de nuestra presentación que muestra la realidad de crisis continuada que Sustrai Erakuntza aprecia

    Mila esker zuen arreta eta partehartzeagaitik.