Subiranotasun energetikoa eta biomasari buruzko hitzaldia, Ezkarozen

Hitzaldiaren kartelaSustrai Erakuntza energia eta tokiko garapenari buruzko hitzaldia emango du, biomasaren aprobetxamendua jorratuz batez ere. Hitzaldiaren titulua honako hau da: Subiranotasun energetikoa eta biomasa. Hitzaldia hurrengo ostirala, apirilak 12, arratsaldeko 19:00etan, Ezkarozeko Jutaetxean izango da, Zaraitzun.

Hitzaldian "Subiranotasun energetikoaren aldeko proposamena Nafarroan" txostenaren laburpena aurkeztuko da. Txosten honetan energia subiranotasuna oinarri bezala planteatzen da honako eztabaidetarako: baliabideen kontrola, energi eredua eta pertsonengan duen eragina, ingurua eta erabakitzeko ahalmena zeinek izan behar duen. Biomasari buruzko hainbat konzeptu eta ideia ere argituko dira hitzaldian.

Hitzialdiaren eguna: 2013ko apirilak 12, ostirala.
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Ezkarozeko Jutaetxean, Zaraitzu.

Hitzaldiaren kartela