Sustrai Erakuntzak datorren larunbatean Tafallan trenaren defentsan egingo den manifestaziora deitzen du

    es 4 Urr 2017 - Audio eta bideo, Prentsa oharrak, Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Manifestazioaren kartela.Sustrai Erakuntzak tren publiko eta sozialaren aldeko larunbat honetako Tafallako manifestaziora joateko deia egiten du. Ondoren medioetara bidali dugun prentsa oharra duzue, baina lehen jakin behar duzu manifestaziora joateko autobus bat antolatzen ari dela Iruñetik. Txartelak salgai izanen duzue Zabaldin… Eta Eguzki Irratiko elkarrizketa honetan entzun gaituzue (gazteleraz):

    Sustrai Erakuntza Fundazioa Nafarroarentzat Tren Publiko eta Sozial (TPS) baten proposamena zabaltzen ari da. Gaur egungo baliabideak ahal bezain beste profitatu eta hobetzean oinarritzen den proposamen bat da.

    Testuinguru honetan Nafarroa erdialdean Zona Media por el Tren / Erdi Aldea Trenaren Alde plataforma egiten ari den lana garrantzi handikoa iruditzen zaigu. Kolektibo honek urte asko daramatza erdialderako eskuragarria den tren baten aldeko aldarrian , Prestazio Handiko Trenaren mehatxuaren aurrean, zeinek Tafallako ibilbide luzeko trenaren geltokia desagerraraziko duen. Azken honek ere aldiriko trenen kopurua gutxitzera eramango luke, inbertsioak abiadura handirako izanen direlarik.

    Guzti honengatik, Sustrai Erakuntza Fundazioak, datorren urriaren 7an, larunbatarekin, arratsaldeko 6’30tan Tafallan iraganen den manifestaziorako deialdia egiten du. Zona Media por el Tren / Erdi Aldea Trenaren Alde plataformak antolatutako manifestazioa da eta “No podemos perder el tren – Trena ez dugu galdu nahi” lema du.

    Tren Publiko eta Soziala garraiobide iraunkorra, herritarra eta demokratikoa da, Abiadura Handiko Trena (AHT/PAT) ordea proiektu antisoziala, antiekologikoa eta baliabide ekonomikoen eta energetikoen xahutzailea da.

    Azpimarratu beharrekoa da orain arteko Nafarroako Gobernu guztiek, egungoa barne, aukera berdinaren alde egin dutela, AHT/PATaren alde alegia. Terminologiarekin ez gara nahastu behar, izen desberdinak baitira proiektu bera adierazteko: gaur egungo gobernuak egiten duen proposamena aurretiko gobernuek egindakoaren berdina da. Zehatz-mehatz proiektu berdina da: ibilbide berri batentzako tren plataforma berri bat, zeinek abiadura handian pertsonak garraiatuko lituzkeen, 2004ean aurkeztutako proiektu berdina, aitzineko garaietakoa, gaur egun zaharkitua.

    Hala, Nafarroarentzat Tren Publiko eta Sozialaren (TPS) proposamena gaur egungo trenbidearen hobetzean datza. 1987ko Tren Garraiobidearen Planak (inoiz indargabetu ez den plana baina Madril-Sevilla AVE eraikitzeko erabakiaren ondorioz, baztertua izan dena) beste ekintza askoren artean, Castejón eta Altsasu herrien arteko trenbidearen bikoiztea barneratzen zuen, bai eta bere gehienezko abiadura 160 km ordukora igotzea ere (egungo 140 km ordukoren ordez). Bide paralelo berria honela eraikiko litzateke: bere garaian etorkizuneko instalakuntzarako utzitako espazio librea utziz eraiki ziren berdintze lanak, burdinbideak eta gaineko igarobideak erabiliz.

    Aukera hauek probestuz eta kostu ekonomikoen garrantzia azpimarratuz, Sustrai Erakuntzak gaur egungo trenbideari hirugarren erraila ezartzea proposatzen du. Horrela egungo gaitasuna bikoiztu eginen litzateke (trenbide ibilbide bikoitza, bide zabalera bikoitzeko bakoitza) mota guztietako trenen eta merkantziei bide emanez, zabalera iberikoa eta europarraz. Ibilbidean egin beharreko hobekuntza puntualak gehitu beharko litzaizkioke horri: tunelak, kurbak, bazterbideak, eta abar.

    Proposamenean egungo geltoki eta geraleku guztien mantenua aipatzen da eta baita garai batean itxi zirenen irekitzea ere. Guzti hori, aldiriko tren sare indartsu bat sortzeko. Eta Iruñeako eta Tuterako geltokien mantenuaren aldeko apustua ere egiten dugu, zentrotik hurbilen izateko beraz egungo lekuetan mantenduz. Ez dugu ahaztu behar gaur egungo PATaren planetan Etxabakoitzeko auzoan geltoki berri baten asmoa dagoela, 10.000 etxebizitzekin batera, guzti hau kolpe urbanistiko handi batean bilakatuz.

    Beraz, Iruñeatik pasako den Korridore Kantabriar Mediterranear baten alde gaude, Europako oinarrizko sare barruan, pertsona eta merkantziendakoa, zabalera europarra duena, ibilbide bikoitzekoa, pertsonontzat 160-180 Km/h abiadura duena eta merkantzientzat 90 Km/h-a, hori dena gaur egungo tren plataforma ahal bezain beste baliatuz eta Tutera, Castejón, Tafalla, Altsasu eta Iruñeako geltokiak berritu eta indartuz.

    Proposamen hau defendatzeko datorren larunbatean, urriaren 7an, arratsaldeko 6’30tan, Tafallako Nafarroa plazatik abiatuko den manifestaziora deitzen dugu.

    SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
    www.fundacionsustrai.org eta www.sustraierakuntza.org
    sustraierakuntza@gmail.com

    Manifestazioaren kartela.