“Nafarroako Burujabetza Energetikorantz Proposamena” txostenaren aurkezpen publikoa

    es 2 Aza 2014 - Sustrai Erakuntza fundazioa

    Aurkezpenaren kartelaNafarroako Burujabetza Energetikorantz Proposamena” txostenaren aurkezpen publikora gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldia azaroaren 15a, larunbata, goizeko 11:30etan, Katakrak aretoan izanen da (Kale Nagusia 54, Iruñea).

    Azken denboraldi honetan, krisi ekonomiko eta finanzierotik sortutako arazoei, arazo energetikoak gehitu zaizkie, bere espekulazioa, prezioa, erabilgarritasuna, gehiegizko ekoizpena, gehiegizko kontsumoa edo politika publikoen gabeziagatik, besteak beste.

    Egoera hau aztertu dugu gure Komunitatearen inguruan eta zenbait proposamen kaleratzera ausartu gara, ea lortzen dugun galdutako burujabetza energetikoa berreskuratzea edo behintzat bide hori jarraitzea.

    Proposamen horiek gurekin ezagutu eta eztabaidatzera gonbidatzen zaituztegu, azaroaren 15an, larunbata, goizeko 11.30tan Katakraken (54 – K. Nagusia, Iruñea).

    Hor elkartuko garelakoan, ongi izan.

    SUSTRAI Erakuntza fundazioa
    http://www.sustraierakuntza.org/
    sustrai@sustraierakuntza.org

    Aurkezpenaren kartela