Nafarroako AHTaren errentagarritasun sozialari buruzko ikerketaren aurkezpena Lizarran

    es 16 Urt 2012 - Prestazio Handiko Trena (AHT)

    Txostenaren azalaHurrengo ostirala, urtarrillak 20a, arratsaldeko 20:00etan, Lizarrako Gure Hizkuntza Elkartean, Sustrai Erakuntzak, AHT Gelditu Elkarlanarekin, hitzaldi bat antolatu du non “Abiadura Handiko Trenbide Konexioaren Proiektuaren Errentagarritasun Soziala Nafarroan” ikerketa txostena aurkeztuko da.

    Txosten honen helburua Nafarroako foru erkidegoko abiadura handiko trenbidearen loturari dagokion proiektuaren errentagarritasun sozioekonomikoaren azterketa bat egitea da. Jakinda Nafarroako abiadura handiko trenbidearen ibilbidea Espainiako abiadura handiko sarearen baitan dagoela, garrantzitsua da lehenik eta behin, azpiegitura honek estatuko beste erregioetan izan dituen motibazioak eta ondorioak baloratzea. Lan hori egindakoan eta gai honen inguruko internazional mailako esperientziak kontutan hartuta, Nafarroan azpiegitura honek izango lituzkeen ingurugiroaren gaineko ondorioak, zein ondorio ekonomiko eta sozialak a priori diagnostika ditzakegu, azkenean egiten bada.