Nafarroako AHT proiektuari buruzko hitzaldia Arrosadian

Hitzaldiaren kartelaHurrengo osteguna, azaroak 17a, arratsaldeko 20:00etan, Iruñeako Arrosadia auzoko San Fermin Peñan, Sustrai Erakuntzak, AHT Gelditu Elkarlanarekin, hitzaldi bat antolatu du non "abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan" ikerketa txostena aurkeztuko da.

Txosten honen helburua Nafarroako foru erkidegoko abiadura handiko trenbidearen loturari dagokion proiektuaren errentagarritasun sozioekonomikoaren azterketa bat egitea da. Jakinda Nafarroako abiadura handiko trenbidearen ibilbidea Espainiako abiadura handiko sarearen baitan dagoela, garrantzitsua da lehenik eta behin, azpiegitura honek estatuko beste erregioetan izan dituen motibazioak eta ondorioak baloratzea. Lan hori egindakoan eta gai honen inguruko internazional mailako esperientziak kontutan hartuta, Nafarroan azpiegitura honek izango lituzkeen ingurugiroaren gaineko ondorioak, zein ondorio ekonomiko eta sozialak a priori diagnostika ditzakegu, azkenean egiten bada.

Hitzaldia, azaroak 17a, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Iruñeako Arrosadia auzoko San Fermin Peñan izango da.

Hitzaldiaren kartela