Nafarroako AHT proiektuaren EZ-errentagarritasun sozialari buruzko hitzaldia

Hitzaldiaren kartelaHurrengo asteazkena, azaroak 9a, Sustrai Erakuntzak hitzaldi bat antolatu du non "abiadura handiko trenbide konexioaren proiektuaren errentagarritasun soziala Nafarroan" ikerketa txostena aurkeztuko da. Lana Roberto Bermejo eta Alejo Etchart, Euskal Herriko Unibersitateko ikerlariek egin dute, eta hitzaldia beraiek emango dute, txostena sakonki ezagutzera emateko. Eguzki Irratian elkarrizketa bat egin diote Alejo Etcharti hitzaldiari buruz, fitxategi honetan (mp3 formatoa, 3,6 Mb) entzun dezakeguna.

Txosten honen helburua Nafarroako foru erkidegoko abiadura handiko trenbidearen loturari dagokion proiektuaren errentagarritasun sozioekonomikoaren azterketa bat egitea da. Jakinda Nafarroako abiadura handiko trenbidearen ibilbidea Espainiako abiadura handiko sarearen baitan dagoela, garrantzitsua da lehenik eta behin, azpiegitura honek estatuko beste erregioetan izan dituen motibazioak eta ondorioak baloratzea. Lan hori egindakoan eta gai honen inguruko internazional mailako esperientziak kontutan hartuta, Nafarroan azpiegitura honek izango lituzkeen ingurugiroaren gaineko ondorioak, zein ondorio ekonomiko eta sozialak a priori diagnostika ditzakegu, azkenean egiten bada.

Hitzaldia, azaroak 9a, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan, Iruñeako Golem-Baiona zine aretoan izango da.

Hitzaldiaren kartela