Nafarrarendako Tren Publiko eta Sozial (TPS) proposamenaren aurkezpen egutegia

Artikulu hau irakurtzeko aurreikusitako denbora: 
2 min.

Aurkezpen guztien egutegi kartela...Hona hemen Nafarroako herrialde ezberdinetan (Sakana, Iruñerria, Erdi Aldea, eta Erribera) eginen dugun TPS proposamenaren aurkezpen guztien egutegia (hitzordu berriak ailegatzerakoan berrituko dugu). Martin Zelaiaren elkarrizketa bat entzun dezakezu ere (bideo)...Jakinen duzuen bezala, gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da gure proposamenaren ardatza, Nafarroako egiazko beharrera egokituz...

Martin Zelaiari eginiko elkarrizketa, astearte honetakoa, irailaren 19a, Euskalerria Irratian:

Prestatu ditugun hitzaldiak:

  • Asteazkena 20, 20:00, Tafallako Kulturguneko Zine aretoan.
  • Osteguna 21, 19:30, Castejongo Kultur Etxean.
  • Asteartea 26, 19:30, Altsasuko Gure Etxea Kultur Etxean (Foruen Plaza).
  • Asteazkena 27, 19:00, Tuterako La Rúa Kultur Etxean.
  • Osteguna 28, 19:00, Txantreako Liburutegian, Pamplona-Iruñea.
  • Ostirala 29, 19:00, Ekonomia Solidarioaren Azoka, Autobus Geltoki zaharrean, Pamplona-Iruñea.

TPS proposamenaren laburpena:

Sustrai Erakuntza fundazioak Trenbide Publiko eta Sozialaren (TPS) aldeko bere proposamena aurkeztu zuen Iruñean joan den astea, beti ere, gizarte- ekonomia- eta ingurumen-errentagarritasuna bilatuz. Haren oinarria gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da. Jendartearen aurkako, ingurumenaren aurkako, xahutzaile eta ezegokia den Abiadura Handiko Trenaren edo Prestazio Altuko Trenaren (AHT/PAT) aurrean, garraio bide jasangarri, herrikoi eta demokratiko batean datza. Garraio jasangarri bat izateko beharrezkoak diren abantailak dituen garraio bide publiko bat da ohiko trenbidea: kontsumitzen duen energia jatorri berriztagarrikoa izan daiteke, energia kontsumoa beste garraiobide batzuena baino txikiagoa da, lurraldean duen eragina txikiagoa da jada eraikia egonagatik eta eskualdeen, herrien eta hirien arteko lotura ahalbidetzen du.

Nafarroako Gobernu guztiek, egungoa barne, aukera berdinaren alde egin dute, AHT-PAT-rena. Egiteko eta mantentzeko garestiagoa den aukeraren alde. Ondorioz Nafarroan ez da gaur egungo tren sarea hobetzearen aukera eta zenbatekoa aztertu. Eta ez da inolako jendarte eztabaidarik izan existitzen diren aukera desberdinen inguruan. Gure TPS proposamena zulo hori estaltzera etorri da.

Proposamena egungo trenbidearen bikoiztean oinarritzen da. Bide paralelo berria jada horretarako aski leku utziaz eginak diren lur-berdinketa, zubi eta gainbideak probestuz eraikiko litzateke. Europako trenbide zabalerara (estuagoa) egokitzeko 3. erraila jartzea proposatzen da. Horrela egungo gaitasuna bikoiztu eginen litzateke (trenbide ibilbide bikoitza, bide zabalera bikoitzeko bakoitza) mota guztietako trenen eta merkantziei bide emanez, zabalera iberikoa eta europarraz. Ibilbidean egin beharreko hobekuntza puntualak gehitu beharko litzaizkioke horri: tunelak, kurbak, bazterbideak, eta abar. 

SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
www.fundacionsustrai.org eta www.sustraierakuntza.org
sustraierakuntza@gmail.com

Aurkezpen guztien egutegi kartela...