Ingurugiro gatazken gure erkidegoko ikuspegi baten aurkezpena Zabaldin

    es 12 Mar 2016 - Sustrai Erakuntza fundazioa

    Aurkezpenaren kartelaHurrengo larunbata, martxoaren 19a, eguerdiko 12:00etan, Zabaldiko aretoan (Navarreria, 25, Pamplona-Iruñea) zera aurkeztuko dugu:

    NAFARROAN DAUDEN PROIEKTU JASANGAITZAREN MAPA
    Ingurugiro gatazken gure erkidegoko ikuspegi bat eta bere gaurko egoera

    Nafarroako gatazken maparen irudia

    Modu laburrean azalduko dugu gatazka bakoitza zertan den eta, horrekin batera, nolakoa den bere oraingo egoera. Tresna honek, gatazken egoera ezagutzeko aukera baliagarria izateaz gain, aukera ematen du Sustrai Erakuntzaren jardunen ikuspegi zabala izateko (eta beste batzuetaz ere, nahiz eta ez bete nahi bezala). Jorratuko diren gatazkak, beste batzuen artean, izanen dira: Prestazio Handiko Trena (AHT), Castejongo zentralak, autopista elektrikoak, Aroztegiako urbanizazioa, Esako urtegia, Nafarroako Ubidea, ur erauzketa Valdegan; Aldatz, Urdazubiko… harrobiak, magnesitako meategia Zilbetin, potasako meategiak Erreniegan eta Zangozan…

    Ingurugiroa arloko talde eta auzokideen plataformak, eta baita Ama Lurrari ematen ari diogun tratuarengatik kezkatuta dagoen edonor ere, konbidatu nahi diegu. Iruñeko Zabaldi aretora hurbildu zaitezkete eta ezagutzen duen gatazkaren berri eta bere egoera eman dezan. Horrela osatuko dugu orain egiten ari garen mapa!!

    Mila esker, aurrez aurretik zure interesa eta parte-hartzeagatik. Etor zaitez !!

    Aurkezpenaren kartela