Goi tentsioko lineari buruzko bideo proiekzioa Irurtzunen, otsailak 9, arratsaldeko 19.30tan

Cartel de la proyecciónIazko udaran, Nafarroako eta Gipuzkoako udaletxe askok Espainiako Sare Elektrikoak (REE) bidalitako “aldez aurretiko kontsulta” batzuk jaso zituzten. Hauetan, Itxaso (Gipuzkoa)-ko azpi-geltokia eta Dicastillo(Nafarroa)-ko inguruetan eraikitzeko dagoen 400-220 kV-koa lotuko zituen 400kVko linea baten eraikuntza planteatzen zuten, baita hau eta Castejon –Muruarte-400kVkoaren arteko konexioa ere. Azpiegitura berri hauei buruzko estudioaren arrazoia, duela bi urte, Ingurugiroari dagozkion arrazoiak eta gizartearen oposizioa dela kausa Muruarte-Lizarraldea-Gasteiz 400kVko linea bertan behera utzi beharra da.

Proposamen berriaren ibilbide osoak gutxi gora behera 120 km-ko luzera izanen luke. Kableen euskarri moduan 42-46 m.bitarteko altueradun torretak erabiliko lirateke, eta euren arteko distantzia 400-500 metrokoa litzateke, media moduan.Dorrearen oinarria lau hankak osatua da, hauen arteko distantzia 5.90 eta 10.15 metro bitartekoa delarik.

Ezaugarri hauek dituen gisa honetako tentsio altuko linea batek ondorio esanguratsuak ditu bai osasunaren baitan (zarata, sare elektriko eta magnetikoa …) baita ingurunean ere (gehiago irakurri inpaktuari buruz). Baina hau garrantzitsua izanik ere, hau eraiki behar izateko benetan justifikazio sozial eta publikorik ez egotea da kontra egiteko arrazoirik handiena.Aurkeztu zaigun proiektua, energi-enpresa handien negozio pribatuaren zati da.

Egoera honen aurrean oso garrantzitsu deritzogu gurea bezalako gizarte kaltetuakinformazioa eduki ahal izateari. Informatu proiektuaz, bere ondorioez,bai eta inposaketa hau gelditu ahal izateko dauzkagun eskubide eta aukerez ere.

Honetarako, heldu den ostegunean, hilak 9an, Sustrai Erakuntza fundazioak, Plataforma contra las líneas de alta tensión Autopista Elektrikorik EZ taldearen laguntzarekin, «Alta tensión. Una brecha en el territorio» izeneko bideo-dokumentala eman behar dugu Irurtzungo kultur-etxean arratsaldeko 19.30etan. Bideoa, Gasteizerantz zihoan aurreko proiektuan oinarritua dago eta urte haietako oposizioan parte hartutako pertsona batek aurkeztua izanen da. Bideoari buruzko informazioa hurrengo estekan zabal dezakezue: http://nolineadealtatension.blogspot.com/2010/04/nuevo-dvd.html.

Saiatuko gara hurrengo hilabetean oraingo proiektuari buruzko hitzaldi zehatzago bat antolatzen. Bitartean, AHT-ari eta Olaztiko errausketa plantari buruzko beste bideo-dokumentalak emateko asmoa dugu hurrengo asteetan barna. Adi agendari!

Cartel de la proyección