Giza Eskubideen Europako Auzitegian demanda aurkeztu dugu Etxabakoitzeko AHTren geltokia eta urbanizatzeko proiektua direla eta

Artikulu hau irakurtzeko aurreikusitako denbora: 
4,5 min.

Iruñeko AHTren geltokiaren bizi-tokiren balizko proiektuaren irudiaSustrai Erakuntza Fundazioak salatu egin du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, Iruñeko Etxabakoitz auzoan egin nahi duten operazio urbanistiko espekulatzailea, Prestazio Handiko Trenerako (PHT edo AHT) geltokiarekin batera. Fundazioak uste osoa du makro-azpiegitura honen tramitazioa irregulartasunez josita egon dela hasieratik, 2010ean, gaurdaino. Plan honek aurrera eginez gero, PHT-AHTrako geltoki berri bat eraiki egungo tren geltokia deuseztatuz, merkataritza gune berri bat zabaldu, 9.000 mila etxebizitza berriko bi bizitegi-gune sortu, gune biomediko bat eta erakustazoka eginen dira.

Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilean onartu egin zuen “Abiadura Handiko Trenaren geltoki berriaren eremua eta Iruñeko antzinako tren geltokiaren eremua garatzeko udalez gaindiko plan sektoriala”. Hasieratik proiektu hau planifikatu egin zen operazio espekulatibo erraldoi baten moduan milaka etxebizitza egiteko, beti ere, Prestazio Handiko Trenaren inguruan. Eraikuntza enpresek beti bultzatu dute proiektu hau. Gobernu ezberdinak presionatu egin dituzte haien inbertsioak eta aberasteko aukerak babes ditzaten jendartearen interes kolektiboen gainetik.

Burugabekeria honen aurrean, Sustrai Erakuntzak administrazioarekiko auzien helegitea aurkeztu egin zuen Nafarroako Auzitegi Nagusian 2010eko azaroan. Arrazoien artean, nagusiena zen proiektu hau egiteko orduan kontuan hartu ez izana aukera guztiak, besteak beste, proiektua ez egitea suposatzen duen derrigorrezko “zero aukera” delakoa. Hau “ahazteak” kontra egiten dio ingurumen eraginari buruzko legediari, Europako 2001/42/CE zuzentarauan oinarri duena, hainbat Plan eta Programen eraginen egin beharreko ebaluazioari dagokiona.

Zuzentarau honen arabera, “Ingurumen Eraginaren Ebaluazioa” ezinbesteko tresna da Planak eta Programak onartu baino lehen. Arau honek behartzen du ingurumen txosten bat egitea planak ingurumenean sor ditzakeen ondorioak aztertu eta balizko aukerak analizatzeko. Gainera, 9/2006 plan eta programen ingurumeneko eraginari buruzko lege espainiarrean, agertzen da derrigorrezkoa dela “zero aukera” delakoa azterketan sartzea. Hain zuzen ere, tramitazio honetan egin ez dena.

Horrekin batera, helegite administratiboan Plan honen tramitazioan izandako irregulartasun gehiago salatzen dira: trafikoak sortutako afekzioak eta legeak gainditzen dituen zarata mailak, etxebizitzak eraiki nahi dituzten lurpeko uren eta lurzoruaren kutsadura, edo ingurumen eragina Elortz, Sadar eta Arga ibaietan.

Nafarroako Auzitegi Nagusian eta Auzitegi Gorenean kasua bost urte ibili ondoren, orain aurkeztu egin dugu helegite hau Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegian.

Honekin agerian jarri nahi dugu beste behin ere aukera guztiak ez direla kontuan hartu Etxebakoitzeko proiektuan. Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota zuenean gure helegitea ondoko arrazoia eman zuen: gure helegitea Plan baten kontra zela eta ez Proiektu baten kontra. Nahiz eta Auzitegiak onartu “aukera guztien azterketa ez dela egin, haiek uste dute ez dela beharrezkoa Plan baten kasuan.

Beraz, onartu dute aukerei buruz esaten genuena. Eta uste osoa dugu Espainiako Auzitegiaren erabakia Europako zuzenbidearen aurkakoa izateaz gain, erabat arbitrarioa dela, esaten duenean ez dela beharrezkoa aukera ezberdinak aztertzea plan bat egiteko orduan. Gure ustez, planak eta proiektuak ezinbesteko tresnak dira lurraldearen antolaketan eta ingurumenaren defentsan.

Honi ondokoa gehitu behar diogu: proiektu hauen tramitazioa denbora gehiegi luzatu egin dela hasi zenez geroztik. Ez dugu ahaztu behar Etxabakoitzen proiektutako urbanizazioaren helburua dela Prestazio Handiko Trenaren geltoki berriaren eraikuntza eta trenbide berria erraztea eta ahalbidetzea. Bistan da egungo ingurumen zein sozial baldintzak ez direla proiektua egin zen garaietakoak, AHTko proiektua 2004 urtean egin zela eta. Beraz, gaur egun, erabat beharrezkoa dela proiektu hau erro-errotik errebisatzea.

Bitartean, joan den UPNren gobernuak, azken hauteskundeen garaietan onartu egin zuen “Udalarrien gaineko Plan Sektorial” berri bat Etxabakoitzeko Prestazio Handien Trenerako, korrika eta presaka, Iruñeko eta Zizurko udal arkitektoen oniritzirik gabe. Eta gainera egin du, legeak agintzen duen audientzia publikoa egin gabe, nahiz eta aldaketa garrantzitsuak planteatu Plan Sektorial berri honetan. Hau guztia egin nahi izan dute jendartearen parte hartzeari bizkar emanda. Horregatik, Sustrai Erakuntzak Erreposizio Helegite bat jarri dugu, lehen informatu genuen bezala.

Hauteskunde baino lehen onartutako Plan espekulatzaile berri hau UPNren Gobernuaren erabaki politikoa izan da. Beraz, hau zuzentzeko, Nafarroako Gobernu berriak erabaki politiko bat hartu beharko luke. Erabakia zain dago, Sustrai Erakuntzak jarritako Erreposizio Helegitea hemendik gutxira amaituko dela eta. Horrek esan nahi du Nafarroako Gobernu berriak lehenbailehen hartu beharko luke erabaki bat: edo UPN-ek hauteskundeetan onartutako Plan Sektoriala atzera egin, edo erabakirik ez hartu. Azken hau eginez gero, Gobernu berriak ontzat emanen luke UPN-ek onartutakoa.

Horregatik, Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernu berriari eskatu egiten dio azaltzeko, publikoki eta irmoki, ez duela urrats administratibo bakar bat ere emanen legegintzaldi honetan, ez PHT-AHT trenbide plataformarik garatzeko, ezta geltokirik egiteko ere.

Nafarroako PHT-AHT-a, heredatutako proiektu bat da, inolako errentagarritasun edo bideragarritasun ekonomiko txostenik gabe, eta itzelezko eragina duena energian, ingurumenean eta lurraldean.

SUSTRAI Erakuntza Fundazioa
www.fundacionsustrai.org eta www.sustraierakuntza.org
sustrai@fundacionsustrai.org

Iruñeko AHTren geltokiaren bizi-tokiren balizko proiektuaren irudia