Haustura hidraulikoa

Petrolio eta gas naturalaren ustiaketa haustura hidraulikoaren bidez (Fracking)

Nafarroa Bizirik Nahi Dugu manifestu berriaren aurkezpenerako prentsaurrekoa

Prentsaurrekoaren argazkia..."Nafarroa Bizirik Nahi Dugu" lelopean 2011an aurkeztu zen manifestuaren oinordekoa dena gaur aurkeztu dugu. Iruñeko Etxabakoitz auzoan egin dugu ekitaldia, leku utzita eta degradatua, Prestazio Handiko Trenaren proiektua, bere geltokia eta izugarrizko urbanizazio bat egin nahi dutelako bertan. Manifestua hogeiren bat eragile ezberdinak sinatuta dago, bai ekologistak eta bai sindikatuak, eta Nafarroan gertatzen diren beste konfliktoak ere salatu dira. Ondoren manifestuaren testu osoa eta orain arte sinatu dutenen zerrenda...

"Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida" liburuaren aurkezpena

Liburuaren azala euskeraz"Euskal Herriaren burujabetza energetikoarantz joateko gida" liburua aurkeztu da Donostian, gure kidea den Xabier Zubialde eginikoa. Liburuan Euskal Herriko egoera energetikoaren diagnostikoa egiten da eta sektorearen gertuko esperientziak azpimarratzen dira. Liburua PDF formatuan dago internetetik jeisteko, bai euskaraz zein gaztelaniaz, eta banatu daiteke modu aske batean. Ondoren liburuaren sarrera eta indizea irakurri dezakezu, eta horrela begirada azkar bat ematen diozu argitalpenari.

Fracking eta krisi energetikoa

Guaixeko logoaBerriki jakin dugu Frontera Energy SL izeneko enpresa batek Urbasan dagoen sail handi batean gas esplorazioak egiteko baimena eskatu diola gobernuari. Pegaso izeneko eremu horrek Sakana hegoaldearen erdia bere baitan hartzen du.

Syndicate content