Bertan behera geratu da Orkoiengo biomasa errauste planta

Artikulu hau irakurtzeko aurreikusitako denbora: 
1 min.

Biomasa errausteko plantaOrkoien Osasuntsuko logoaOrkoien Osasuntsu plataformatik konfirmatu digute Orkoiengo biomasa errausketa plantaren proiektua behin betiko artxibatu dela, eta ospatzeko jaiegun bat antolato dute otsailaren 2rako igandea. Izan ere, Naforensak ez baitu Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eskatzen zion galdararen potentzia eta isurpen toxikoen inguruko daturik aurkeztu. Hemen behean Orkoiengo Udalaren artxibatzeko arrazoiak ematen den ebazpena jarri dugu.

Orkoien Osasuntsutik Plataformak poza agertu nahi du hasieratik aldarrikatu izan duena berresten duen erabaki honen aurrean, hots, proiektuak ez zuela legedia betetzen eta Orkoiengo herriarentzako kaltegarria zela.

Plataforma honen borrokan egon gara ere Sustrai Erakuntza bezala. Hasier-hasieratik beraiekin hartu emana eduki dugu, eta errausketa kaltegarria dela frogatzeko arrazoiak eman diegu. Honen adibideak dira hurrengo artikuluak (gehienak erdaraz daude, barkatu eragozpenak):

Diario de Noticias-eko artikulu hau ere irakurri dezakezu, informazio osoa eskuratzeko.

Sustrai Erakuntzatik zorion beroena eman nahi diegu borroka honetan egon diren pertsona guztiei. Zorionak !!

Resolucion Archivo Expediente by orkoiensaludable