Aiegiko plater tiroketa zelaia salatu dute lurpeko urak kutsatzeagatik

Artikulu hau irakurtzeko aurreikusitako denbora: 
1 min.

Salaketa jarri dugun momentua, Estatuko Gobernuko Egoitzaren Erregistroan.Tiro Eremurik Ez Plataformak, Sustrai Erakuntza Fundazioarekin eta URA Uraren Kultura Berria elkartearekin batera, salaketa jarri du Ebroko Ur Konfederazioan Aiegiko plater tiroketa zelaiaren aurka.

Proiektua berun eta plateren hondakinekin lurpeko urak kutsatu dezakela argudiatzen du salaketa. Gainera, Nafar Gobernuko Ingurumen Sailari eman diote honen berri, eta jarrera irmoa eskatuko diote ingurumenari egiten ari zaion kaltearen aitzinean.

Plataformako kideek azaldu dutenez, badira hiru urte baino gehiago orduko Udalak ehiztari talde batek plater tiroketa zelaia behin-behineko izatetik behin betiko izatera pasatzeko egin zuen eskaera onartu zuela. Orduan, herritar batzuk elkartu eta taldea sortu zuten, asmo hori gelditzeko. Denbora gutxian 320 sinadura bildu zituzten.

Udal gobernua aldatzearekin, gehiengoa osatzen duen Ayegui Unido taldea proiektua sustatzen hasi zen (dagoeneko 20.000 euro inguru gastatu ditu, plataformak dioenez). Kritikatu duenez, «jada hartuta dauden erabakiak eramaten dira batzarrera eta aurrera ateratzen dira gehiengoz, ekarpenei tarterik utzi gabe».

Tiro Eremurik Ez Plataformak argi utzi nahi dio alkateari ez dagoela ehiztarien kontra, ezta plater tiroketaren kontra ere, baina bai zelaiaren gaur egungo egoeraren aurka. Luzeako mendi-hobian kokatua dago, inbutu natural batean. «Eta bertan uzten diren plater eta berunezko perdigoiak isurguneak irensten ditu».

Alkatearekin izandako bileretan tiroketa zelaia Sarnabiaga harrobira aldatzeko aukera sortu zen. Plataforma ados agertu zen, baina «batere abisatu gabe», jatorrizko proiektura itzuli da Udala.

Gara egunkarietatik hartutako testua. Mila esker! Gaztelaniazko bertsioa datu gehiago ditu...

Salaketa jarri dugun momentua, Estatuko Gobernuko Egoitzaren Erregistroan.