Abiadura Handiko Nafar Korridorea (AHTa) Auzitegi Nazionalean

Madrileko Audiencia Nacional aurrean, elegitea aurkezteko prestAzken hilabete hauetan, eraikitzeko baimenak ematen ari diren honetan, Castejon eta Iruñeko tramuen Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpenei errekurtsoa jarri zaie Auzitegi Nazionaleko epaitegian. Helegitearen funtsa, 2004ko abuztuan onetsitako tramu desberdinetako adierazpenen baliozkotasun faltan oinarritzen da.

Auzi-jartzaileak, Sustrai Erakuntza Fundazioak, salaketa jarri du Ingurumenaren gaineko azterketaren legearen 1/2008 Legegintzako errege-dekretuko 14. artikuluak dioenaren arabera, Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpenek bost urteko muga dutelako. Gauzak horrela, AHT proiektuak Nafarroako lurraldean ez dauka indarrean dagoen Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpenik. Hala, gaur egungo ingurumenari buruzko legedia ez da betetzen eta pentsatutako lanen betearazpena egoera irregularrean utzita dago.

Sustrai Erakuntza Fundazioak jakinarazten du, 2010. urtean zehar eta modu formalean, adierazpenen iraungitzea eskatu zuela (aurkeztutako dokumentua, PDF fitxategia, 490 Kb), bai Sustapen Ministerioan, baita Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza Ministerioan ere.

Helegitearen oinarrian zera diogu, administrazioaren aldetik ez dela inongo jarduketarik egon proiektuaren burutzeari dagokionez. Hasiera batean, Ingurumen Ministerioak eskaera hauek arbuiatu zituen eta ondoren Ministerio berdinean zegozkion gorako helegiteak aurkeztu ziren. Helegite horiek ez ziren behar zen garaian erantzun eta beraz, 2011eko urtarrilan errekurtsoa Auzitegi Nazionalera iritsi zen proiektuaren artxibatzea galdeginez. Errekurtsoa otsailaren 2an onartua izan zen.

Horrekin guztiarekin, Sustrai Erakuntza Fundazioak jakinarazi nahi du bere garaian Ministerioa jakinaren gainean jarri zuela, egoera irregularra zuzendu eta garaiz, legez kanpoko egoera konpon zezan, epaitegietara joan beharrik izan gabe. Egoera irregularra, bistan denez, ez da zuzendua izan.

Gauzak horrela, datorren udarako aurreikusia dauden Abiadura Handiko Trenaren obren inaugurazioak, egoera juridiko irregularrean ospatuko dira. Gainera, nafar korridorearen zehazpena bukatu gabe dago, beraz, oraindik ere haren jarraipen teknikoaren inguruko zalantzak daude. Gaur egun ez dago inongo ikerketa informatibo onarturik, Castejon eta Tuteraren arteko jarraipenari dagokionez, ez eta Iruña eta Euskal Yaren artekorik ere.

Ondorioz, obrak hasiz gero, egoera ahulean eta zalantzazkoan egingo lirateke. Eta proiektua bere osotasunean burutuko balitz, Nafarroako historian, azpiegituretara bideratu den gastu ekonomiko handiena eragingo luke: 3.000 milioi euro Zaragoza eta Euskal Yaren arteko tramu guztiak kontuan hartuta, nahiz eta nafar Gobernuak ez duen batuketa hori egin nahi. Gainera, horri guztiari, Sustapen Ministerioarentzat lehentasunik ez duten lanak izaki, banku pribatuak herri-altxorrari kobratuko dizkion interesak gehitu behar dizkiogu.

Castejon eta Iruña arteko proiektuak modu irregularrean onesteak, indarrean dagoen legediari muzin eginez, nafar guztiontzako eredu okerra litzateke. Hauteskunde aurreko presa horiek ez dakarte inongo onurarik inorentzat. Nork irudika dezake etxea lizentziarik gabe eraikitzea? Ba, Nafar Gobernuak AHTren obrak hasi nahi ditu Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko Adierazpena indarrean izan gabe, Auzitegi Nazionalak ebazpena oraindik eman ez duelarik.

Helegite hauen bidez, Sustrai Erakuntza Fundazioak iritzi publikoari proiektu honen inguruan egiten ari diren legez kanpoko jardueren berri eman nahi dio. Eta, esan gabe doa, proiektu honen jasangarritasun ekonomikoa eta soziala eta eragingo dituen lurraldearekiko eta ingurumenarekiko ondorioak zalantzazkoak dira.

Sustrai Erakuntza Fundazioak lanean jarraituko du eta ingurumenaren eta beste eredu sozial orekatuago eta jasangarriago baten aldeko pertsonen sare zabala eraikitzen segituko du. Fundazioari bere konfiantza erakutsi nahi dion edozein pertsonak http://www.sustraierakuntza.org/ orrialdera jo dezake. 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu pertsona indibidual, herritar eta nafar herritar sentikorrei egindako esfortzu eta ekarpenengatik, esfortzu pertsonal handia egiten ari baitira beste eredu sozial bat lortu ahal izateko. Halaber, lanean jarrai dezatela esan nahi diegu, nafar guztiak gure ingurumenaren jabe izan gaitezen, mendeetan zehar mantendu eta aberastu gaituen amalurra zainduz gure arbasoen moduan.

SUSTRAI ERAKUNTZA Fundazioa
Telefono zenbakia: 948 770 421
sustrai@sustraierakuntza.org
http://www.sustraierakuntza.org/

Madrileko Audiencia Nacional aurrean, elegitea aurkezteko prest