Valdegako ur estrakzioak eta Jurramendiko Mankomunitatearen proiektuari buruzko hitzaldia Lizarran

Lizarrako Azaro Ekologikoa jardunaldiaren kartelaSustrai Erakuntza eta Ega Salba Dezagun Elkarteak, Valdegako ur estrakzioak eta Jurramendiko Mankomunitatearen proiektuari buruzko hitzaldia emango dute, Lizarran. Hitzaldia Ekologistak Martxan antolaturiko Azaro Ekologikoaren jardunaldiak barne kokatzen da, eta hurrengo ostirala, azaroaren 8a, arratsaldeko 19:00etan, Lizarrako Liburutegian izango da.

Valdegako iturburuak, eta sortzen dituzten errekastoak agortzeko arriskuan daude ur estrakzioak direla eta. Zenbat eta ur gehiago aterata lehorraldietan, hainbat eta eta emari txikiagoa ibaian. Iturriak ere agortu egiten dira. Ega ibaiaren arroak nekez pairatzen ditu zundaketak, erauzketak eta lehorraldiak. Jurramendiko Mankomunitateak eragindako proiektuaren arabera egun ateratzen den ur kopurua halako hiru atera nahi da lur azpiko akuiferotik.

Hitzaldiaren titulua: "Antzin eta Lokizko akuiferoak eta Jurramendiko Mankomunitatearekiko gatazka"
Eguna: 2013ko Azaroaren 8a, ostirala.
Ordua: 19:00etan.
Lekua: Lizarrako Liburutegian.

Lizarrako Azaro Ekologikoa jardunaldiaren kartela